Skateboard eta rolling

Skateboard eta rolling

Arrasateko bidegorri sareak kilometro ugari eskaintzen die herritarrei zein bisitariei labanketan aritzeko.

Neguan, gainera, izotz pista sintetiko bat jartzen da herriko erdigunean denon gozamenerako, baina, batez ere ,etxeko txikienentzat.

 VASCO NAVARRO bide berdea

FAMILIAREKIN ARRASATETIK

 

  • Ibilbidea: joan-etorria
  •  
  • Zailtazuna: erraza
  •  
  • Lurzorua: bidegorria
  •  
  • Hasiera: Arrasate

 

ARRASATE (EROSKI) > SAN PRUDENTZIO

Joan-etorria, 10 km guztira (24 km, Bergarara edo Oñatira hurbiltzen bagara)

Gipuzkoako Arrasate herriko Eroski supermerkatutik abiatuta Vasco Navarro trenbidearen bide berdearen tarte txiki bat egin dezakezue Bergara eta Oñatirako bidean, San Prudentzioko bidegurutzeraino. Zailtasunik gabeko 10 kilometro soilik joan-etorriko ibilbide batean, non txikienek gozatu ederra hartuko duten, inolako arriskurik gabe, gainera.

 

                             edo deskargatu hemen

Liglia Renata Delgado. Argazkiaren data 2013/12/01, Flickr-en ikusia 2018/01/11an https://flic.kr/p/hZqrRhTamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.