VASCO NAVARRO bide berdea

1967ko abenduaren 31n egin zuen gaztelaniaz “trenico” (trentxoa) izenez ezagututako trenak bere azken bidaia. Gaur egun bide berde bihurutako ibilbide zaharra oinez zein bizikletan egin daiteke, proiektuak parte hartu duten administrazio guztiek ingurua egokitzeko egin duten ahaleginari esker. 123,5 km dira guztira, hau da, Espainia osoko luzeenetako eta erakargarrienetako bat.

 

Askotariko paisaiaz gozatu ahalko du bisitariak, gune urbano eta industrializatuekin hasi eta edertasun handiko gune landatar eta naturalekin buka, tren berezi honen intrashistorian murgiltzekoaukera paregabearekin, “ferrocarril Anglo Vasco” deitutako trenbide zaharraren ibilbidean oraindik dirauten aztarnak bisitatuz eta miretsik.

Zuk aukeratuko duzu abiapuntua. Lizarra, Bergara, Oñati edo Gasteiz dira abiapuntuak bide berde hau ezagutzeko. Aukera desberdinak eta tarte desberdinak, eta zure posibilitateetara hobeto egokitzen diren moduan ezagutu ahalko dituzu.

 

Egin Vasco Navarro Trenbidearen Bide Berdearen zati txiki bat, Bergararako eta Oñatirako noranzkoan (Gipuzkoa), San Prudentzioko bidegurutzeraino. Txikienek trenbide zaharraz gozatuko dute, hamar kilometro eskaseko eremu batean.

ARRASATE (EROSKI) > SAN PRUDENTZIO

Joan-etorria, 10 km guztira (24 km Bergarara edo Oñatira hurbiltzen bagara)

Gipuzkoako Arrasate herriko Eroski supermerkatutik abiatuta Vasco Navarro Trenbidearen Bide Berdeko tarte txiki bat egin dezakezue Bergara eta Oñatirako bidean, San Prudentzioko bidegurutzeraino. Zailtasunik gabeko 10 kilometro soilik joan-etorriko ibilbide batean, non txikienek gozatu ederra hartuko duten, inolako arriskurik gabe gainera. 

https://viaverdevasconavarro.com/eu/tramos/en-familia-desde-arrasate-mondragon/