Non jan

Jakingo duzunez, Euskadiko gastronomia ezaguna da mundu osoan. Arrasaten aukera izango duzu jatetxeetan betiko errezetak eta euskal gastronomiaren joera berriak dastatzeko. Gainera, gure tabernetan pintxoz betetako barra tentagarriak izango dituzu begien aurrean. Etorri eta gozatu gure produktuak ikusten, usaintzen, baina, batez ere, dastatzen.

Ikusmenaz, usaimenaz eta, batez ere, dastamenaz gozatzeko, hiru proposamen ditugu zuretzat Arrasaten:

Arrasaten dauden jatetxeak Jatetxeak

Arrasaten dauden tabernak Tabernak

Arrasaten dauden kafetegiak Kafetegiak

 

Jatetxeetan jan ahal izango duzu kartan, eguneko menua eta, kasu batzuetan, pintxoak, plater konbinatuak eta ogitartekoak. Jatetxe batzuek jangelaz gain badute taberna ere eta, oro har, herriko taberna eta kafetegi gehienek aukera emango dizute, bertako txakolin edo sagardo freskagarri batekin, pintxoez disfrutatzeko.

Gogoratu, gainera, aste barruan egun batzuetan pintxopotea dagoela.