Albisteak

Udal Hezkuntza Kontseilua berreskuratuko du Arrasateko Udalak, hezkuntza herriaren ardura partekatu gisa sendotzeko

Herri hezitzailearen ikuspegiarekin, tokiko hezkuntza-ekosistemaren gobernantza partekaturako tresna iraunkorra izango da. Kontseilua izaera anitzeko kideek osatuko dute, herriko errealitate desberdinak islatzeko. Aho batez onartu du Udalbatzak proposamena.

Debagoieneko udalek "bakardadearen korapiloa askatzeko dekalogoa" aurkeztu dute, eskualdeko etxe guztietara iritsiko den gida praktikoa

Helburua da herritarrei tresna arin eta erabilgarri bat eskaintzea bakardadeari aurre egiteko. Bakardadea gai kolektiboa dela nabarmendu dute, eta komunitatearen mobilizazioa eskatu dute.

Bihar egingo da Euskararen Herri Plana osatzeko bigarren lan-saio irekia Kulturaten

Arrasateko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu bihar, maiatzak 5, Kulturaten egingo den saioan parte hartzera, guztion artean herrian euskaraz bizi ahal izateko etorkizuneko bide-orria zehazteko.

Arrasateko aniztasun mahaiak 2026ko “aniztasunaren hilabetea” aurkeztu du, eskubideen defentsa eta elkarbizitza ardatz hartuta

Ospakizun hau maiatzaren 21ean ospatzen den “Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna”-ren testuinguruan kokatzen da. Arrasateko Aniztasun Mahaiak herritar oro gonbidatu nahi du ekintza hauetan parte hartzera, aniztasuna ez dadin soilik ospakizun bat izan, baizik eta gizarte kontzienteago eta bidezkoago baten oinarria.

Maiatzaren 7an, eguenean “80 amandre” ipuin kontaketa saioa eskainiko du Dorleta Kortazar Alkozek Emakume Txokoan.

Ekimen honekin jarraipena emango diogu, gure aurreko emakumeen* istorioak jaso eta transmititzeko hiruhileko honetan egin dugun ahaleginari.

Haur eta nerabeen ongizate emozionala hobetzeko ekintza plana osatzen ari da Udala, hainbat eragilerekin elkarlanean

Arrasateko eragile eta erakundeek osatutako Komunitate Hausnargunea funtsezkoa izaten ari da, haur eta nerabeekin egunerokoan lan egiten duten profesionalen esperientzia eta ikuspegia txertatzeko.

Arrasate pasealekua trafikoari itxita egongo da ostegunean, apirilak 30, asfaltatze lanak direla eta

Lan hauek goizean zehar burutuko dira, betiere eguraldiak horretarako aukera ematen badu.

Enarak eta sorbeltzak ikertzeko izen ematea zabalik

Oinarrizko ezagutzak eta tresnak eskainiko dira, ondoren, norberak bere kabuz udan zehar, datuak jaso ditzan.

Arrasate bizitegi-eremu tentsionatu izendatu dute, etxebizitza eskubidea bermatzeko eta merkatuaren prezioak mugatzeko

Maider Morras alkateak adierazi du izendapena "ezinbesteko tresna" dela etxebizitza herritarren zerbitzura egon dadin, negoziorako ondasun izan beharrean. Udalak Ekintza Plana gauzatu ahal izango du, lau ardatz nagusirekin: alokairu eskuragarria sustatzea, etxebizitzak berritzea, laguntza sistemak indartzea eta merkatua kontrolatzeko neurri juridikoak ezartzea. Arrasateko Udalak ia 5 milioi euro inguruko inbertsioa aurreikusi du etxebizitza publikoa sustatzeko: San Andres Berriko lursailak eta La Merced eraikina.

XXII. Udaberriko Musikaldia ospatuko du Arrasatek maiatzaren 6tik 31ra

Bi lokalizazio berri izango ditu aurten Musikaldiak: Bedoña auzoko Santa Eulalia parrokia eta San Joan Batailatzailearen parrokia. Edizio honetan ere Euskal Herriko musikariez gain, nazioarteko artistak ere izango ditugu gurean.

Udalak, Ekin-ek eta SOS Arrazakeriak atzerritartasunari buruzko informazioa eta aholkularitza juridikoa eskainiko dute

Astelehenean emandako azalpenen jarraipen gisa, datozen asteetan taldeko saio praktikoak egingo dira aholkularitza juridikoa zehaztasun handiagoz eskaintzeko. Izena ematea ezinbestekoa izango da.

Arrasateko Uarkape frontoiak buruz buruko txapelketako jaialdi handia hartuko du egubakoitzean, apirilaren 24an

Pilota zaleek jada eskuratu ditzakete sarrerak entradasfronton.com webgunean.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du Udalak

Euskaraz egiteko asmoarekin, hitz klabeen hiztegi bat jasotzen du kanpainako eskuorriak.

Arrasateko Udalak belaunaldien arteko harremanak sustatuko ditu proiektu berri baten bidez

“Belaunaldien arteko harremanak” izeneko proiektuaren helburu nagusia adin-aurreiritzien inguruko jarrera aldaketa sustatzea eta belaunaldi ezberdinen arteko loturak estutzea da.

Arrasateko Udalak kirol elkarteei zuzendutako formakuntza saioa antolatu du

Helburua da, herriko kirol elkarteek prebentzioan duten garrantzia azpimarratzea, kontzientzia sortzea eta haur eta nerabeekin harreman osasuntsuak, seguruak eta balioetan oinarritutakoak sustatzea. Formazio saioa apirilaren 27an izango da, astelehena, 18:30etik 20:30era, Kulturateko Loramendi gelan.

Arrasateko Udalak "Ongi etorri" ekitaldia berreskuratuko du zazpi urteren ondoren, herritar berriei harrera egiteko

Ekitaldia domeka honetan izango da, apirilaren 19an, 13:00etan, Biteri Plazan, eta 2025ean herrira iritsitako bizilagun berriei zuzenduta dago. Aitortza instituzionalaz gain, ekitaldiak esparru bat eskainiko du herriko kolektibo eta gizarte erakunde desberdinak ezagutarazteko eta herritar berriak horietan parte hartzera gonbidatzeko.

Arrasateko Udalak 2026ko San Juan jaietako kartel lehiaketa abiatu du

Lanak aurkezteko azken eguna 2026ko maiatzaren 4a da, 15:00etan. Aurten webgune bidez ere aurkeztu ahal izango da kartela.

Zarugalde kalea atseginago eta seguruago egiteko lanak abiatu ditu Udalak

Hirigintza taktiko bidezko esku hartzea izango da, oinezkoei lehentasuna emanez, bidegorria sortuz eta garajeetako kotxeen sarbidea soilik baimenduz. Auzotarrek azken urteetan egindako eskaera bati erantzunez burutuko dira lanak, izan ere, segurtasun arazoak salatu dituzte kotxeen abiadura handiagatik.

Arrasateko Udalak "Euskararen Herri Plana" diseinatzeko lan-saio irekiak egingo ditu herritarrekin

Saio hauetan, herriko indarguneak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatu ahal izango dira, etorkizuneko erronkak finkatzearekin batera. Parte hartze saioak apirilaren 21ean eta maiatzaren 5ean izango dira.

Arrasateko Udalak matrikula irakurgailuen bidezko sistema berri bat ezarriko du Alde Zaharrean udaberri honetan

Gaur egungo pibote fisikoak kendu eta sistema automatiko bat jarriko da, oinezkoentzako gunea hobeto kudeatzeko eta larrialdi zerbitzuei sarbidea errazteko. Gailu berriak matrikulak irakurtzeko soilik dira, parkingetan daudenen antzekoak, eta ez dute ohiko bideo-zaintza kameren moduan jokatzen.

Enarak eta sorbeltzak ikertzeko herritarren zientzia

Udaberri honetan martxan jarriko da Arrasateko udalerrian dauden enara eta sorbeltzen habiak identifikatu, kartografiatu eta dokumentatzeko programa herritarrekin elkarlanean.

Arrasateko Udalak Bedoñabe eskolako patioa eraldatzeko lanak hasi ditu: jolas gune naturalagoa eta inklusiboagoa helburu

Lanek 48 lan egun iraungo dute eta 104.148,21 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango dute. Esku-hartze honekin, eremu hori eraldatu nahi da hezkuntza inklusiboa, osasuna eta ingurumen-hezkuntza sustatzeko.

Debagoieneko Mankomunitateak ekintzaileentzako prestakuntza tailerrak antolatu ditu

Formazio egunak apirilaren 20tik 24ra izango dira, eta aurretiaz izena eman beharko da.

Zerkaosteta kaleko lurra konpontzeko lanak apirilaren 13an hasiko dira

Helburua da kalean zehar dauden zuloak eta harri solteak konpontzea, oinezkoendako suposatzen duten arriskuagatik.

Gluten gabeko gozogintza tailerra apirilaren 18an bertako produktuen azokan

Ohiko produktuez gain, gluten gabeko gozogintza egiten ikasteko tailerra izango da.

San Frantzisko eliza arrasatear guztiona da dagoeneko

Arrasateko Udalak San Frantzisko elizaren erosketa gauzatu du gaur, notaritzan. Espazio berria Kulturateren parte izatera pasako da etorkizunean, kultur ekintzak jasoz. Gaur gaurkoz, baina, jarduera baimena tramitatu beharra dago, eta hilabeteak eramango du hori gauzatzea. Kulturara bideratzeaz gain, Udalaren asmoa da hileta zibilak ere bertan egin ahal izatea. Erosketarekin batera, desakralizazioaren agiria jaso du Udalak frantziskanoen eskutik

Arrasateko Udal Biblioteka, 60 urte komunitatea eraikitzen eta inoiz baino biziago

60 urte betetzen ditu aurten Arrasateko Udal Bibliotekak, eta urteurrena ospatzeko egitaraua prestatzen dihardute. Halaber, Bibliotekak 2025eko Memoria Txostena aurkeztu du: bazkide kopuruaren igoera, paperezko liburuen fidelizazioa edota ikastetxeekin elkarlanak eman ditu ezagutzera.

Arrasateko Udalak “TREBA nerabeak” eta “TREBA gazteak” prestakuntza saioak antolatu ditu apirilerako

Mindfullnes, face newsak eta ongizate emozionala landuko dira. Formazio saioak apirilaren 17, 24 eta 28an izango dira, eta izena eman beharko da.