Errumaniako hegoaldera Bixita

2021/06/10
Ekainaren 9an Errumaniako "South Muntenia Regional Development Agengy" Garapen Agentziak antolatutako tokiko bixitan parte hartu zen.

SHREC proiektuaren baitan eta esperientzia desberdinak ezagutzeko helburuaren, herrialde bakoitzak tokiko bisita antolatzea dagokio. Egungo osasun egoera dela eta, bisita horiek birtualak izaten ari dira.

2021eko ekainaren 9an Errumaniako kideei zegokien antolamendua eta Arrasateko udalak bertan hartu zuen parte.

Egun osoko jardunaldian, eskualdeko energia politikaren berri izateaz gain, proiektu berritzaileak ezagutzeko aukera ere izan zen, hala nola, eguzki plaka fotovoltaikoen egoera eta mantenua kudeatzeko sistemak edota nZEB (nearly zero energy buildings edo ia energiarik kontsumitzen ez duten eraikinak) estrategien baitan gauzatzen ari diren ekintzak.

Jardunaldi oso interesgarriaren ondoren, hurrengo saiora arte agurtu zen taldea.