Zer da SHREC?

SHREC proiektua

Proiektuaren xedea da CO2 emisioen murrizketan eragitea, energia berriztagarrien erabilera sustatzearen puruz.  

Europako lurralde desberdinetako zortzi kide  ditu SHREC proiektuak: 

Liderra:

  • Herbehereak- Groningengo Hanze University of Applied Sciences

Kideak:

  • Eslovakia – Slovak innovation and energy agency
  • Lituania – Vilnius Gediminas Technical University
  • Italia – Piamonte Region
  • Euskadi – Arrasateko Udala
  • Frantzia – Auvergne Rhône-Alpes Energy Environment Agency ( AURA-EE)
  • Suedia – Mid Sweden University
  • Errumania - Muntenia Hegoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia

 

low carbon

 

Proiektuaren helburuak 

  • Nazioko eta tokiko politikak hobetzea, energia-iturri berriztagarrien kuota handitzeko
  • Energia-iturri berriztagarrien ekoizpena eta kontsumoa sustatzea
  • Energia berriztagarri zein teknologia berrietan enpresen inbertsioa sustatzea
  • Energia-kontsumitzaileen inplikazioa handitzea
  • Energia berriztagarriak iturri alternatibo gisa erabiltzearen garrantziaz  gehiago jabetzea eta kontzientziatzea.

 

Proiektuak lau urte iraungo du,  2019ko abuztuaren 1etik 2 2023ko uztailaren 31arte.  2 fasetan banatuko da:  1. Fasea( 3urte) 2. Fasea (urte 1). 

Proiektuaren aurrekontua guztira 1.844.165 €koa da eta Europako FEDER funtsak  1.567.540,25 € jarriko ditu, hau da, proiektu osoaren %85a.    Arrasateko Udalari dagokion aurrekontu zatia 164.448€ litzateke,  eta hortik Europak finantzatuko lituzke  141.474€, eta gainerako 22.974€ak,  Arrasatek beregain hartzeko izango lirateke.  Aurrekontu hau lau urtetan zehar banatuko litzateke;  2019ko aurreikuspena 18.000 € arteko gastua gauzatzea. 

 

Edukiak

Shrec proiektuak lanketa hauek burutuko ditu:  

  • Eskualde bakoitzeko politikak aztertzea
  • Esperientziak trukatzea eta ikaskuntzak sortzea bazkideen artean
  • Eskualde bakoitzeko  intereseko eragileen parte-hartzea sustatzea
    1. Praktika egokiak identifikatu eta  partekatzeko.
    2. Eskualde bakoitzeko politika publikoen aplikazioa hobetzeko.
  • Bazkide bakoitzaren tokiko ekintza plana zehaztea eta  inplementatzea

 

Arrasateko Udalaren  eginbeharra 

  • Tokiko eragileen talde bat sortu, energia berriztagarrien eta CO2 emisioen murrizketaren arloari lotuta
  • Proiektuaren bazkide europar guztiekin batera lehenengo fasean garatu beharreko jardueretan parte hartu beharko du sei hilero antolatuko diren talde bileretan.  Lehena Groningenen izango da , 2019ko urriaren 29an. 
  • Talde bilera bakoitza amaitutakoan, tokiko eragileekin jasotako ikasketak partekatu beharko ditu lan saio batean.
  • Bileretan parte hartzeko eztabaidatzeko dokumentazioa eta materiala prestatu beharko du, bere lurraldean eta bere eragileekin landutako ondorioak azaltzeko.
  • Bi praktika on identifikatu beharko ditu partekatzeko.
  • Proiektu kideentzako bertan Arrasaten  bisita-ekitaldi bat antolatu beharko du. (2022an)
  • Arrasaterako ekintza plan bat gauzatu beharko du bigarren fasean.