DIRUZAINA
- DEIALDI MOTA: Oposaketa-lehiaketa librea, bitarteko funtzionarioa izendatzeko deialdia.
- ONARPENA: Tokiko Gobernu Batzarra, 2021/02/04
- GAOn ARGITALPENA: 2021/02/25, 37. zk
Akats zuzenketa: GAO, 2021/03/10, 46. zk
- IZENA EMATEKO EPEA: 2021/02/26 - 2021/03/11 (biak barne)
Alkatetzaren N21/00213 erabakia: epea luzatzen da martxoaren 25 arte (barne), 10 lanegun GAOn argitaratu eta gero (46. zk)
- BEHIN BEHINEKO ONARTU ETA BAZTERTUEN ZERRENDA: GAO, 2021/05/12, 87. zk
- PROBAK:
- Lehen ariketa A) atala (Teorikoa, test motakoa): 2021/06/01, 10:00etan, Uarkape Pilotalekuan (Otalora Lizentziaduna, 7)
OHARRA: : oinarrietan, 9.1 oposizio aldia puntuan, lehenengo a) ariketan, honako hau dioenean: "Idatziz oinarri hauen I eranskineko gaiei buruz prestatutako aukerako galderak erantzun beharko dira”, horrek esan nahi du galdera-sorta gai-zerrendaren zuzenbidea: zati orokorra, hau da, gai-zerrendako lehenengo bederatzi gaiei buruzkoa izango dela.
- Lehen ariketa B) atala: 2021/06/15, 9:00etan Kulturaten (sarrera Otalora kaletik) (probak bi orduko iraupena izango du)
- Bigarren ariketa (praktikoa edo teoriko-praktikoa): 2021/06/15, 11:30etan Kulturaten (sarrera Otalora kaletik) (probak bi ordu eta 30 minutuko iraupena izango du).
AZALPENA: Gai zerrendako 56. eta 57. puntuak Sektore Publikoko Kontratuen Legeari (9/2017) buruzkoak dira; 56. puntuak lege horren atariko titulua baino ez du aipatzen, eta 57. puntuak IV. titulua, lege horren lehenengo liburuaren barruan. Beraz, ulertu behar da aipaturiko zatiak bakarrik direla azterketarako gaia eta ez Kontratu Lege osoa.
OHARRA: Azterketa praktikora eraman beharreko material izango da idazteko beharrezkoa duzuena (arkatza, boligragoa...) eta hortaz gain kalkulagailu ez finantziario bat.
- Hirugarren ariketa (euskara)
Idatzizkoa: 2021/07/05, 9:30etan, Gasteizko IVAPeko egoitzan (Lakuan) (Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz)
OHARRA: Euskarako idatzizko probak 1:45 ordu iraungo du.
-LEHIAKETA:
- Elkarrizketa kurrikularra: 2021/07/08an, Kulturaten, txandaka, ordutegi honetan:
- Merituak: Merituen baloraziorako egiaztagirien kopiak elkarrizketara ekarri behar dira.
- Kontaktua
BIZTANLEENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (BAZ)
Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea, 8
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
Tel.: 943 252000









