LAN TALDEKO PEOIEN ETA 6 OFIZIOEN LAN POLTSAK
- DEIALDI MOTA: Oposizio-lehiaketa, lan poltsa sortzeko.
- ONARPENA: Tokiko Gobernu Batzarra, 2021/09/30
- GAOn ARGITALPENA: 2021/10/21, 202 zenbakia.
- IZENA EMATEKO EPEA: 2021/10/22 - 2021/11/05 (biak barne)
*** Lan eskarmentua eta formakuntza zerrendatu behar dira onarpen eskaria egitean.
- OPOSIZIOA:
- Lehen ariketa: 2022/02/08, asteartea, 10:00etan, Uarkape pilotalekuan.
****OHARRA: Hautaketa prozesuko epaimahaiak erabaki du lehen ariketako 2. deialdi bat egitea, 1go deialdirako ezarritako egunean (2022-02-8) Epaimahaiak ezinbestekotzat jotako arrazoiak gertatu direlako. Bigarren deialdi horretan parte hartzeko ezinbestekoa izango da otsailaren 18rako (egun hori barne) behar bezala justifikatua izatea 1go deialdira ez aurkeztea ezinbesteko arrazoi bategatik izan zela. Horretarako jarri harremanetan pertsonal sailarekin aipaturiko otsailaren 18a baino lehenago.
Lehen ariketako 2. deialdia 2022-02-22an, asteartea, goizeko 10:00etan, Kulturaten izango da (sarrera Otalora kaletik).
Hautagaiek Nortasun Agiri Nazionala edo baliokide den eta beraien nortasuna zalantzarik gabe egiaztatzen duen beste dokumentu bat dutela agertu behar dute probara, eta boligrafoa ere bai.
Proba egingo den lekura sartzeko, 9:45etan irekiko dira ateak. Beraz, hautagaiak proba hasi baino lehenago bertaratu daitezen gomendatzen da.
Proba egiten den bitartean, eta baita azterketa egiteko lekuan sartzeko eta ateratzeko momentuetan, unean indarrean dauden aginduek ezarritako prebentzio-neurriak gorde beharko dira, Covid-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko.
- Proba fisikoak: Martxoak 8, 9 eta 10, Musakolako kiroldegian (Elkano kalea 27). Egutegi eta ordutegiak hemen.
- Praktikoa:
-
Peoiak: 2022/05/26an, 10:00etan, Uarkape Pilotalekuan (Otalora Lizentziaduna, 7). Proba hau idatziz egingo da.
-
Igeltserotza ofizialak: 2022/05/26an, 11:00etan, Uarkape Pilotalekuan (Otalora Lizentziaduna, 7). Proba hau idatziz egingo da.
-
Galdaragintza ofizialak: 2022/05/26an, 13:00etan, Uarkape Pilotalekuan (Otalora Lizentziaduna, 7). Proba hau idatziz egingo da.
-
Elektrizitate ofizialak: 2022/05/26an, 14:00etan, Uarkape Pilotalekuan (Otalora Lizentziaduna, 7). Proba hau idatziz egingo da.
-
Pintore ofizialak: 2022/05/26an, 12:00etan, Uarkape Pilotalekuan (Otalora Lizentziaduna, 7). Proba hau idatziz egingo da.
-
Arozgintza ofizialak: 2022/06/01, asteazkena, 10:00etan, Uarkape Pilotalekuan (Otalora Lizentziaduna, 7). Proba hau idatziz egingo da.
-
Iturgintza ofizialak: 2022/06/01, asteazkena, 11:30etan, Uarkape Pilotalekuan (Otalora Lizentziaduna, 7). Proba hau idatziz egingo da.
- Euskara:
- LEHIAKETA:
- Alegatutako merezimenduak egiaztatzeko epea:
-
- Kontaktua
BIZTANLEENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (BAZ)
Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea, 8
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
Tel.: 943 252000



