Lanbide-Udala Enplegu Sustapen Programa: 6 herritarren laguntzaile
Proiektua: langabeen artean enplegu aukerak ematea administrazioan herritarren elkarbizitzaren inguruko gaietan laguntzeko.
Egitekoak:
- Herritarrei informazioa ematea.
- Herritarrak artatzea.
- Aisialdi eremuetan informazioa jaso eta herritarrei ematea.
- Udal zerbitzu ezberdinei laguntza ematea.
- Kaleko hiri-altzarien egoeraren berri ematea udal zerbitzuei.
- Udaleko zenbait dokumentu eramatea (zirkularrak, bandoak…)
- Hezkuntza zentroetako haurrei zenbait ekintzetara laguntzea (Kiroldegira, liburutegi, kultur-etxera… hezkuntza zentroek eskatuta)
- Haurrei eskolarako bidean dauden oinezkoen pasabideetan laguntzea.
Jarduna: %100
Iraupena: 5 hilabete
Kontratu hasiera (aurreikusitako data): abendua
LANBIDEn izena emateko epea: urriaren 13tik 21era, biak barne
Eskaintza zenbakia: 162021008277
PROBAK:
- Teoriko-praktikoa: 2021/11/09, asteartea, 12:00, Uarkape pilotalekua.
Hautagaiek Nortasun Agiri Nazionala edo baliokide den eta beraien nortasuna zalantzarik gabe egiaztatzen duen beste dokumentu bat dutela agertu behar dute probara, eta boligrafoa ere bai.
Informazio praktikoa - Udal gida 2020
- Elkarrizketa: 2021/11/17, asteazkena, Udaletxean
- Euskara: 2021/11/18an, osteguna, 10:00etan, Kulturaten (sarrera Otalora kaletik)
MERITUAK: ****** Hautagaiek azaroaren 17a baino lehen (barne), BAZeko Erregistroan edo Herritarren atarian, aurkeztu behar dute merituen baloraziorako ziurtagiriak (fotokopia konpultsatuak).
DSBEaren titular edo onuradunek dagokion ziurtagiria ez dute momentu honetan aurkeztu behar. Ziurtagiri hau kontratatuak izango diren hautagaiek aurkeztu beharko dute aurrerago lanean hasteko.
- Kontaktua
BIZTANLEENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (BAZ)
Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea, 8
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
Tel.: 943 252000


