Arrasaten ikurrina jartzeko parte hartze prozesua

EAJ-PNV, EH Bildu eta Baleike udal taldeek ikurrinaren kokalekua parte hartze prozesu bitartez erabakitzea planteatu dute. Horretarako, arrasatearren parte hartzea sustatzeaz gain, herriko lau gune esanguratsu proposatu dituzte ikurrinaren kokaleku gisa: Herriko plaza, Biteri plaza, Sebero Altube plaza eta Jose Maria Arizmendiarrietaren plaza, hain zuzen. Horien artean, herritarrek gustukoena bozkatu ahal izango dute eta ikurrina boto gehien jasotzen dituen gunean kokatuko da.

Bozketa epea azaroaren 5etik 17ra bitartean izango da

  • BAZen, bertako langileek lagunduta, zabalik dagoen orduetan.
  • Arrasateko Udalaren WEB orri honetan bertan.
NAN/AIZ zenbakia eta jaiotze data jartzea derrigorrezkoa da. Bakarrik Arrasaten erroldatutako biztanleen bozkak onartuko ditugu. Pertsona bakoiotzeko bozka bakarra onartuko da.
 

Herriko plaza2 Biteri Sebero Altube 02 Jose Maria Arizmendiarrieta Plaza

Zure aukera   Bakarra aukeratu dezakezu




Jaiotze data  
/ /