Jose Luis Iñarra eta Altamirazpi kaleen berurbanizazio proiektua

altamira_banner

2019ko partaidetzazko aurrekontuetan herritarrek lehenetsitako proiektuen artean, Jose Luis Iñarra kalearen berurbanizazioa atera zen. Hori horrela izanik, herritarrekiko hartutako konpromisoa betetze aldera eta Arrasate atseginago baten aldeko apustuan, Udalak proiektua aurrera eramateko pausoak eman ditu eta dagoeneko, berritze lanak egiteko bi proposamen ditu esku-artean.

 

2. fasea, parte hartze prozesuaren lehenengo fasea gaindututa, abian da bizilagunen iritzi bilketarako GALDETEGIA betetzea:

Behin proiektu aukeren aurkezpena egin ondoren, bizilagunen iritzia ezagutze aldera, apirilaren 23a eta 30a bitartean 2 aukera egongo dira:

  • etxeko postontzietan jasoko duten galdetegia betez, eta BAZeko postontzian sartuz
  • online, orri honetan dagoen galdetegia betez

 

Aurkeztutako aukerak hauek dira (sakatu irudian handiago ikusteko):

altamira_aukera_1  altamira_aukera_2

 

3. fasea:

Bizilagunen iritziak aztertu eta berurbanizazio proiektua adosteko bilera, maiatzaren 13, Kulturaten, 18:30etan.

*Bilerara joateko aurrez izena eman behar da: Tfnoa/whatsapp: 688648040; e-posta: smartinez@aztiker.eus