Informazioa

triptiko1

triptiko2

Ohiko galderak

  • Udal aurrekontuaren zati bat herritarren proposamen eta erabakien menpe uzten duen parte-hartze prozesua da. Arrasateko Udalak 2021-2022rako udal aurrekontuetatik 500.000 euro jarri ditu herritarrek proposatu eta erabaki dezaten zertan gastatu. Lehenengo fase batean, edozeinek egin ahal izango ditu proposamenak, eta udal teknikariek aztertu eta bideragarri direla baieztatu eta gero, arrasatearrok erabakiko dugu zein proposamen hobesten ditugun.
  • Bozketako emaitzak kontuan hartuta, arrasatearrek aukeratutako proiektuekin zerrenda osatuko du Udalak, 500.000€ko aurrekontua bete arte eta proiektua 2 urtetako epean hasi eta bukatzeko konpromisoa hartuko du. Udalak proiektu horien exekuzio-garapenaren berri emango du.
  • Edozein pertsona, talde edo eragilek ideia berritzaileren bat izanez gero, aukera izango du proposamen berria aurkezteko. Proposamenak egiteko epea azaroaren 8tik 28ra arte izan da.
  • Proposamenen lehen berrikuspen bat egingo da, baldintzak betetzen ote dituzten ziurtatzeko
  • Arrasaten erroldatuta dauden 10 urtetik gorako arrasatear guztiak (2012an jaiotakoak barne). NAN ez duten adin txikikoek BAZen presentzialki eta edozein dokumentu identifikagarri aurkeztuta (liburutegiko txartela, kirol txartela, familia liburua…).
Arrasate hobetzeko ideiaren bat daukan pertsona orok.
  • Udal eskumenekoa izatea
  • 2 urteko epean gauzatu ahal izatea
  • Bideragarritasun teknikoa gainditzea
  • Gehienez ere 125.000€ko kopurua
  • Partaidetza prozesu baten emaitza ez ezabatzea
  • Onartua dagoen udal plan baten kontra ez egitea
  • Interes orokorrekoa izatea
Proposamenak egiteko epea azaroaren 8tik 28ra arte izan da.
  • Banatutako esku-orrien proposamen orria bete eta udal egoitzetako boto-kutxetan sartuz. Kulturate, BAZ, Gazte Bulegoa, Emakume Txokoa, Kiroldegia, Zaharren Egoitza, Iturbide eta Toki Alai.
  • Ideiak lantzeko egingo diren tailer irekien bidez.
  • Online, udal webguneko formularioa betez.
  • Azaroak 15 Kulturaten (Jokin Zaitegi)
  • Azaroak 16 San Andres (Etxaluze)
  • Azaroak 23 Musakola (Jubilatuen etxea)
  • Azaroak 24 Kulturate (Loramendi)
Saio guztiak 18:30 eta 20:15 artean izango dira.
  • Udal teknikariek lehen azterketa teknikoa egingo dute, eta baldintzak betetzen dituztenak onartu eta betetzen ez dituztenak atzera botako dituzte. Gero, antzekotasunak dituzten ideiak bateratuko dituzte.
  • Ondoren, herritarrekin osatutako lantalde batek bozketa fasera pasako diren proposamenak lehenetsiko dituzte: 30 inguru.
  • Azterketa hau 2022ko urtarrila-otsailean zehar egingo da.

Arrasaten erroldatutako 10 urtetik gorako herritar orok (2012an jaiotakoak barne).

NAN ez duten adin txikikoek BAZen aurrez-aurre eta edozein dokumentu identifikagarri aurkeztuta (liburutegiko txartela, kirol txartela, familia liburua…) eman ahalko dute botoa.

Bi aukera egongo dira bozkatzeko, online eta aurrez aurre.

Online, web orriko atal honen bidez egin ahal izango da.

Aurrez aurre egiteko hainbat aukera daude:

  • BAZ
  • Etxaluze
  • Kiroldegia
  • Kulturate

Hemen izango dituzu proiektu guztien azalpenak.

Nahi beste proiektu baloratu daitezke. Ez dago mugarik, bakarra edo 16ak baloratu ditzakezu.

Horretarako, ondoko baloreetako bat aukeratu beharko duzu bozkatu nahi duzun proiektu bakoitzarentzat:

  • Asko gustatzen zait
  • Gustatzen zait
  • Ez nau asetzen
  • Ez nuke egingo

Azken kontaketa puntuazio honen arabera egingo da:

  • Asko gustatzen zait: 4 puntu
  • Gustatzen zait: 3 puntu
  • Ez nau asetzen: puntu 1
  • Ez nuke egingo: 0 puntu

Azken emaitzan berdinketarik balego “Asko gustatzen zait” bozka gehien dituenak irabaziko du. Berdinketak jarraituko balu, “Gustatzen zait” aukera gehien jaso dituena hartuko da kontuan eta horrela batek irabazi arte.

Online botoak digitalki gordeta geratuko dira. Bozketa epea amaitzean, eskuz egindako bozketa guztiak tresna digitalera pasako ditu udal langile batek eta azken kontaketa tresna digitalaren arabera egingo da.

Bozketako emaitzak kontuan hartuta, arrasatearrek aukeratutako proiektuekin zerrenda osatuko du Udalak, 500.000€ko aurrekontua bete arte eta proiektua 2 urtetako epean hasi eta bukatzeko konpromisoa hartuko du. Udalak proiektu horien exekuzio-garapenaren berri emango du.