Proposamenak lehenesteko lantaldea

Herritarrez eta teknikariz osatutako lantalde mixtoa osatuko da taldean erabakitzen diren irizpideen arabera proposamenak lehenesteko

Lanketa hau 2022ko urtarrilean egingo da eta bi bilera egingo dira.

Talde honen helburua izango da azken bozketa fasera iritsiko diren 30 proposamenak aukeratzea.

Taldearen osaera: herritar boluntarioekin* eta udaleko teknikariekin osatuko da. Taldea 11 pertsonek osatuko dute gutxienez eta 17k gehienez.

Udaleko teknikariak ez dira izango herritarrak baino gehiago

Izena eman duten pertsona guztien artean zozketa egingo da aniztasun parametroak ziurtatuz. Taldearen aniztasunerako erabiliko diren parametroak hiru izango dira: sexu-generoa, adina eta bizilekua.

*Boluntarioekin taldea osatuko ez balitz, herritarren arteko zozketa bidez osatuko dira falta diren plazak.

Izena emateko epea urtarrilaren 7an bukatuko da.

Generoa