Ohiko galderak

Udal aurrekontuaren zati bat herritarren proposamen eta erabakien menpe uzten duen parte-hartze prozesua da. Arrasateko Udalak 2019rako udal aurrekontuetatik 250.000 euro jarri ditu herritarrek proposatu eta erabaki dezaten zertan gastatu. Lehenengo fase batean, edozeinek egin ahal izango ditu proposamenak, eta udal teknikariek aztertu eta bideragarri direla baieztatu eta gero, arrasatearrok erabakiko dugu zein proposamen hobesten ditugun.

Udal korporazioa osatzen duten talde gehienek konpromisoa hartu dute aurten ere partaidetzazko aurrekontuak egiteko, hauteskundeetako emaitzei erreparatu gabe, eta prozedura zein egutegia moldatu dute.

Bozketako emaitzak kontuan hartuta, arrasatearrek aukeratutako proiektuekin zerrenda osatuko du Udalak, 250.000€ko aurrekontua bete arte eta proiektua 2019 eta 2020 artean hasi eta bukatzeko konpromisoa hartuko du. Udalak proiektu horien exekuzio-garapenaren berri emango du 2019 eta 2020an zehar.

Prozesuak 3 fase izango ditu:

Udalak,
  • batetik, balioa eman nahi die iaz arrasatearrek aurkeztutako proposamen guztiei, eta ,horien artean aurtengo aurrekontuetarako egokienak bilatzeko aukera eman nahi du, web orrian iazko proposamenak kontsultagarri jarriz.
  • bestetik, edozein pertsona, talde edo eragilek ideia berritzaileren bat izanez gero, aukera emango dio proposamen berria aurkezteko. Horretarako BAZen edo Udal webgunean eskura izango diren aukerak baliatuz.
Proposamenak egiteko epea martxoaren 15etik 31ra arte izan da.

Proposamenen lehen berrikuspen bat egingo da, hainbat irizpideri erreparatuz: euskara, parekidetasuna, iraunkortasuna, giza eskubideak...
Ondoren, Udal sailetako teknikariek ideiak bideragarri diren edo ez aztertuko dute (bideragarritasun tekniko, legal, ekonomikoa…)

18 urtetik gorako Arrasaten erroldatutako orok bozkatu ahal izango du, 2019ko azaroaren 11tik 24ra. Bozkatu ahal izango da Internet bidez, egokitutako udal egoitzetan eta webguneko atal berezian.

Arrasate hobetzeko ideiaren bat daukan pertsona orok.
Proposamenak egiteko epea martxoaren 15etik 31ra arte izan da.

Herritarrek egindako proposamenak Udalaren eskuetara pasatu dira, eta apiriletik abuztura artean, proposamen guztiak aztertu dira, bi fasetan:


Proposamenen lehen berrikuspena: Udalak bultzatutako partaidetzazko aurrekontuen prozesu honetan, Udalak muga batzuk jarri ditu herritarren proposamenen bideragarritasuna aztertzeko orduan kontuan izan daitezen:
  • Udalak azken urteetan Arrasaten euskara, parekidetasuna eta kultura babestu eta sustatzeko politikak eraman ditu aurrera. Politika horiek adostasun oso handiarekin daude indarrean eta, horrenbestez, ikuspegi horren kontra datozen proposamenak Udalak ez ditu bideragarritzat joko.
  • Beste alde batetik, Udalak atzera botako ditu giza eskubideen eta iraunkortasunaren aurka egindako proposamenak: iraunkortasun ekonomikoa, energetikoa, humanoa, ingurumenarekiko iraunkortasuna, etab. Irizpide horien guztien kontrako norabidean egindako proposamenak ez dira aurrera aterako partaidetzazko aurrekontuen prozesu honetan.
  • Azkenik, Udalaren eskumenen artean ez dauden proposamenak baztertuko dira.

Balorazio tekniko, legal eta ekonomikoa: proposamenen bideragarritasun legal eta teknikoa aztertuko dute udal teknikariek, eta bideragarri diren proposamenen aurreikuspen ekonomikoa egingo dute.

Fase hauen amaieran, onartutako proposamen guztien balorazioak publiko egin dira. Bertan herritar bakoitzak egindako proposamenak jasotako balorazio politiko, tekniko zein ekonomikoa ikusi ahal du.

Herritarrek egindako proposamenak Internet bidez bozkatu daitezke, azaroaren 11tik 24ra. Bozketa errazteko, hainbat udal egoitza egokitu ditugu, eta bertan, ordutegi ezberdinetan, laguntza izango duzu bozkatzeko:


GUNEAK

Azaroak 12, asteartea

Azaroak 13, asteazkena

Azaroak 14,  osteguna

Azaroak 15, ostirala

 

Goizez

Arratsaldez

Goizez

Arratsaldez

Goizez

Arratsaldez

Goizez

Arratsaldez

 

BAZ

11:00-13:00

17:00-19:00

11:00-13:00

17:00-19:00

11:00-13:00

17:00-19:00

11:00-13:00

17:00-19:00

 

Kulturate

11:00-13:00

17:00-19:00

11:00-13:00

17:00-19:00

11:00-13:00

17:00-19:00

11:00-13:00

17:00-19:00

 

Santa Marina

 

17:00-19:00

 

17:00-19:00

 

17:00-19:00

 

17:00-19:00

 

Musakola kiroldegia

11:00- 13:00

 

 

17:00-19:00

11:00- 13:00

 

 

17:00-19:00

 

Etxaluze

 

17:00-19:00

 

17:00-19:00

 

17:00-19:00

 

17:00-19:00

 

Gazte bulegoa

11:00-13:00

 

11:00.13:00

 

 

17:00-19:00

11:00-13:00

 

 

                 

 

                 

 

GUNEAK

Azaroak 18, astelehena

Azaroak 19, asteartea

Azaroak 20, asteazkena

Azaroak 21, osteguna

 

Goizez

Arratsaldez

Goizez

Arratsaldez

Goizez

Arratsaldez

Goizez

Arratsaldez

 

BAZ

11:00-13:00

17:00-19:00

11:00-13:00

17:00-19:00

11:00-13:00

17:00-19:00

11:00-13:00

17:00-19:00

 

Kulturate

11:00-13:00

17:00-19:00

11:00-13:00

17:00-19:00

11:00-13:00

17:00-19:00

11:00-13:00

17:00-19:00

 

Santa Marina

 

17:00-19:00

 

17:00-19:00

 

17:00-19:00

 

17:00-19:00

 

Musakola kiroldegia

 

17:00-19:00

11:00-13:00

   

17:00-19:00

11:00-13:00

 

 

Etxaluze

 

17:00-19:00

 

17:00-19:00

 

17:00-19:00

 

17:00-19:00

 

Gazte bulegoa

 

17:00-19:00.

 11:00-13:00

 

 11:00-13:00

   

17:00-19:00.