2020ko egutegi fiskalaren aldaketa

38/2020 Dekretuak, azaroaren 6koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez honako dekretu hau aldatu da: 36/2020 Dekretua, urriaren 26koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen diren alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko. Dekretuaren zioz ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuen erabateko itxiera ezartzen da, baita bestelako gizarte-ekonomia jarduerentzat hainbat muga ere. Erabaki horrek herritarrentzako zerga obligazioak betetzeko zailtasunak eragin ditzake.

Azaldutakoa medio, Arrasateko Udalak, jarraian azaltzen diren aldiroko tasak ordaintzeko borondatezko epeak luzatzea eta ordainagiri helbideratuen datak aldatzea erabaki du:

 

Kontzeptua

ALDIA

Borondatezko Ordainaldia

Helbideratuak 

ZABORRA

2.Seihilekoa

2020/07/20 - 2020/12/29

Azaroaren 20a

URA

3. Hiruhilekoa

2020/10/31 - 2020/12/29

Abenduaren 15a