Debagoieneko ESIko Osasun zentroen ordutegia

Jakinarazi nahi dizuegu, antolakuntza arrazoiengatik, COVID-19aren pandemiaren eta osasun profesionalen kontzentrazioaren gaur egungo egoera kontuan hartuta, gaur egungo itxiera ordutegia 17:00etan mantentzea erabaki dela, urriaren 9ra arte, Aretxabaleta, Oñati, Bergara eta Arrasateko osasun zentroetan.

 

Gainerako osasun zentroetan eta kontsultategietan (Eskoriatza, Elgeta, Antzuola, Aramaio) ordutegia mantenduko da 8:00etatik 15:00ak arte.

 

Kanpoko kontsultei dagokienez, urte barruan izaten duten ordutegi bera izango dute:

  • Astelehenetik eguenera arte: 8:00-20:00.
  • Egubakoitzean: 8:00-15:00;  egubakoitz puntualetan izan ezik, non arratsaldeko kontsultak irekitzeko ordutegia luzatuko baita.

 

PCRa hartzea mantenduko da zapatuan eta domekan, goizeko ordutegian, Arrasateko odola ateratzeko eremuan, eta beharren arabera arratsaldeko ordutegira zabalduko da.

 

Era berean, Bergarako PACa irekita egongo da astelehenetik egubakoitzera arte, 17:00-08:00, eta zapatuan eta domekan egun osoan.