Indarkeria Matxistei aurre egiteko arreta TELEFONOA

Berdintasun Sailak, Arrasateko Mugimendu Feministarekin eta  Txosna gunearekin koordinaturik, jaietan eman daitezkeen Indarkeria Matxistei aurre egiteko baliabideak eskura izango dituzte Arrasatearrak.

Aurten, ekainaren 23tik ekainaren 26ra, 24 orduko arreta telefono zerbitzua egongo da. Bertan, jaietan gertatzen den edozein eraso sexistaren aurrean, informazioa, aholkularitza eta beharrezkoa balitz eta erabiltzaileak propio eskatu gero, aurrez aurreko arreta eta laguntza eskainiko da. Telefono zenbakia 688 809 137 izango da eta hainbat lekuetan egongo da ikusgarri.

Bestetik, ekainaren 23an, 24an, 25ean eta 26an  indarkeria sexistarik gabeko gunea kokatuko da Arbolapetan egongo den karpa batean. Ekainaren 23tik 25era, arratsaldeko 20:00etatik goizaldeko 1:00ak arte, eta ekainaren 26an, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara. Bertan, indarkeria sexistan eta autodefentsa feministan adituak diren emakumeak egongo dira, gerturatu nahi duten emakume eta neskak artatzen. Gune honek indarkeria sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jasoko ditu. Horretaz gain, elkartasun eta babes espazioa izatea du helburu.

Azkenik, Indarkeria Matxistarik gabeko jaien aldeko aldarria eginez agurtzen gara.

 

telefonoa san juanak