Ibilgailuen sarbidea edo espazio erreserba

Herritar guztiei jakinarazten zaie udalak onartu duela finketara ibilgailuz sartzeko eta bide publikoan aparkatzeko diren espazio erreserbak egiteko tasaren errolda.

 

Onartutakoa da 51.928,36 euro.

Ordainagiri kopurua da 141.

Ordainagiriak ordaintzeko epea izango da 2020/09/02tik 2020/11/04ra arte.

Ordainagiri helbideratuak 2020/11/04an kobratuko dira.

Borondatezko azken egunetik gerora kobratzen diren ordainagiriak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira.

 

Arrasate, 2020ko irailaren 2a

ALKATEA