San Kristobalgo nitxoak

Idatzi honen bidez, herritarrei jakinarazten zaie Arrasateko Udalak, San Kristobal hilerriko nitxoetan, 2010. urtean ehortzitako gorpuzkiak hobitik aterako dituela 2021eko otsailaren 1etik aurrera.

2020ko urriaren 31n ez bada ezer jakinarazi nitxoetako gorpuzkiei eman beharreko destinoaren inguruan, behin gorpuzki horiek hobitik aterata, Arrasateko San Kristobalgo hilerriko hobi komunean utziko dira.