Trafiko mozketa

Bihar, hilak 26a Nafarroa Etorbideko trafikoa moztuta egongo da Kulturola parean (Hotel parean). Izan ere, bertan jarritako erresaltoa konpondu behar dute eta hobetu. Beraz, Kontzezino biribilgunetik Bergara aldera doan trafikoa zerrajera kaletik desbideratuko da eta Bergaratik kontzezino kalera doan trafikoa Biteri eta San Bixente Ferrer kalera desbideratuko da, obrak iraun bitartean. Espero da egun bateko lana izatea.