Trafiko aldaketak San Juan jaietan

San Juan jaietan zirkulazioan eraginak izango direla-eta hau jakinarazten dizuegu:

  • Ekainak 15, larunbata, haurren danborrada dela-eta, Garibai etorbidea itxita egongo da 18:45tik 20:00ak arte
  • Ekainaren 23an, domeka, Errementari dantza eta nagusien danborrada dela-eta, Garibai etorbidea itxita egongo da 20:30etik 00:30ak arte.
  • Ekainaren 24an astelehen goizean, ekainaren 25ean martitzen goizean eta ekainaren 26an eguazten goizean, Garibai etorbidea itxita egongo da 07:30-09:30 denbora tartean, entzierroko muntatze eta desmuntatze lanak direla-eta.

Egun eta ordu horietan, ez da izango Garibaiko geltokirik eta autobusak Nafarroa etorbidetik ibiliko dira, eta Zerrajera zaharreko eraikinean, Hotelaren ondoan, izango dute geltokia.