Trafiko desbideraketa Kulturolan

Nafarroa etorbidean, Kulturola eraikineko obrak direla eta, oinezkoentzako pasabide bat altxatuko da. Horregatik hilaren 9an, 10ean eta 11an trafikoa birbideratu egingo da zonalde horretan. Barkatu sor daitezkeen eragozpenak.

Trafikoa San Bixente Ferrer kaletik birbideratuko da (Hotel Mondragoneri buelta emanez) noranzko batean eta ezingo dira 3.5 tona baino handiagoko ibilgailurik sartu zonaldean.