Berdintasun sailak eskaintzen dituen zerbitzuak

HERRITARREI

  • EMAKUMEENTZAKO DOAKO AHOLKULARITZA JURIDIKOA . Argibide gehiago hemen.
  • EMAKUMEEI ARRETA ETA ORIENTAZIOA: INDARKERIA MATXISTARI BURUZ EDOTA EMAKUMEEN ESKUBIDEEN INGURUAN. NON: EMAKUME TXOKOAN (Jose Luis Iñarra Abade Jauna Pasealekua, 10 / emakumetxokoa@arrasate.eus / 943 79 41 39)
  • SENTSIBILIZAZIOA:  Sensibilizazio kanpainak antolatzen ditu nazioarteko data esanguratsuen inguruan: Martxoak 8,  Emakumearen Nazioarteko eguna , Azaroak 25  Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna, besteak beste.
  • EMAKUME TXOKOA. Arrasateko Emakume Txokoa da espazio bat hainbat zerbitzu eskaintzen dituena, emakumeen ongizatea eta ahalduntzea lortzeko: emakumeen eskubideen inguruan eta Berdintasunean informazioa, orientazioa, formazioa eta topagunea. Helburua da emakumeok geure eskubideen jabe egitea eta sareak sortzea. Emakume Txokoaren barruan Jabetze Eskola dago. Bertan ardatz nagusietakoa da prestakuntza, uztartzen ditu lanketa pertsonala eta kolektiboa, eta hango protagonistak emakumeak dira. Material eta liburu espezializatuak bertan eskuragarri.
  • EMAKUME ETORKINEN AHALDUNTZE PROZESUAK SUSTATZEKO ESPAZIOA: GUGANDIK
  • SEXOLOGIA ZERBITZUA. Gazteria Sailarekin batera eskaintzen den zerbitzua da.Sexualitatearen inguruan heziketa eta sentsibilizazioa, herri osoari zuzendua. Pertsonei zuzeneko arreta, taldeekin elkarlana eta askotariko ekimenak: kanpainak, ikastaroak, argitalpenak, hitzaldiak, …
  • IKASTETXEETAN INDARKERIA MATXISTA PREBENITZEKO PROIEKTUA

 

BERDINTASUNAREN ALDE LAN EGITEN DUTEN ELKARTEEI

 

UDALARI

Aholkularitza teknikoa eta formazioa datozen eremuetan: Berdintasun politikak, legedia eta genero ikuspegia zehar-lerroka txertatzeko baliabideak edo proiektuak.