Zer da Berdintasun saila?

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko estrategikoak diren gaien inguruko programak koordinatzen ditu: indarkeria matxistaren kontrako ekintzak eta planak, emakumeen jabetzerako guneak, eta herrira begirako kanpainak. Arreta eta aholkularitza eskaintzen du berdintasun politiken bueltan.

Sailaren helburuen artean Arrasateko emakumeen parte-hartze sozio-politikoa bultzatzea dago. Berdintasun Sailak harreman zuzena du herriko eragile sozialekin. Horren adibide da ALDE KANPAINA, mugimendu feministarekin elkarlanean egindako berdintasunaren aldeko sentsibilizazio kanpaina.

Arrasateko Berdintasun Sailak beste udalerri batzuekin sarean egiten du lan. Gipuzkoako Jabetze Eskolen Sarean parte hartzen du,  eta Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen etxeen sarean urtero ekimenak antolatzen ditu. Horien artean ARTESTURA FEMINISTAK LEHIAKETA ETA ERAKUSKETA IBILITARIA dago.

Genero ikuspegia zehar lerroka lantzeko aholkularitza eta formazioa antolatzen du udalean. Udal sail guztietan diseinatzen eta egikaritzen diren proiektuetan emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak aztertzeko eta berdintasuna erreala eta efektiboa izateko oztopoak ezabatzeko helburuarekin, genero ikuspegia txertatzeko aholkularitza eta  formazio saioak eskaintzen dizkio.

Nazioarteko data esanguratsuen inguruan sentsibilizazio kanpainak antolatzen ditu: Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko eguna; Azaroak 25,  Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna, besteak beste.