Arrasateko Industria bilduma

Arrasateko Udalak 1994an, Union Cerrajera Mondragonesa enpresaren itxierarekin batera, Udalean sortu zen industria bilduma bat eratzeko ideia.  Hasiera baten sarrailagintzan zentratuta, gero beste sektoretara zabalduz, Arrasaten ekoiztutako produktuen bilduma hasi zen osatzen.  2009IndustriaBilduma-2003ko legealdian indartu egin zen proiektua, eta museoa sortzeko ideia jaio zen.  Bildumaren gehiena orduan eskuratu zen, hainbatetan herritarren ekarpenez, bestetan enpresek lagatako edo emandako objetuak , gutxi batzutan erosita.  Proiektu honen momenturik gorena 2001-2004 bitartekoa izan zen, bertan publikoari zabalik egon baitzen “Debagoiena, Giza Abentura” industria erakusketa, bildumaren parte bat erakusgai jarrita, Arrasateko bilakaera sozioekonomikoa kontatzeko.  


Gerora, arazo logistikoak eta ekonomikoak medio, erakusketa itxi egin zen, baina bilduma hor dago.
Era askotako objetuak daude bertan:  argazkiak, material grafikoa (planoak, …), makinak, tresna txikiak, laborategiko materiala, bertako lantokietako produktuak….
Momentu honetan Udala ari da bildumaren inbentarioa osatzen eta eguneratzen.

E-postaz harpidetu lan eskaintzetan

Enplegu Saileko Lan Eskaintzak

E-postaz harpidetu formakuntza berrietan

Enplegu Saileko formakuntza atala