Ekozenter Arrasate proiektua

Proiektuaren deskribapena

Emaus Fundazioarekin 2008an hasitako egitasmoa. Proiektuaren helburua da gaien berrerabileraren eta birziklatzearen arloan jarduteko gizarteratze prozesuetan dauden pertsonen lan tokia Arrasaten jartzea. 

Ekozenterraren bokazioa da era askotako produktuen bilgunea izatea, transformazio gunea eta salmenta gunea. Egitasmo honen erreferentziak dira Emaus Fundazioaren ekozenterrak, Donostiakoa eta Irungoa.

Proiektuaren egoera

Langile kopuruari dagokionez: momentu honetan joskintza tailerrean, ehunen sailkapen lanetan, dendetan (altzari denda eta arropa denda) eta  altzari bilketa lanetan, denera 9 pertsona ari dira lanean, horietatik 7 gizarteratze hitzarmendunak.

Udalarekin hitzartutako konpromisoak: Nafarroa etorbidea 23ko MI1, MI2, MI8, MI9, MI10 lokalak erabiltzen uzteko, lau urterako, edo Ekozenterraren proiektuak beste leku batera mugitu arte.

Hurrengo urratsak

Udalari dagokio Ekozenterraren leku berria zein izango den erabakitzea. Momentu honetan hainbat leku dago pentsatuta.

 

E-postaz harpidetu lan eskaintzetan

Enplegu Saileko Lan Eskaintzak

E-postaz harpidetu formakuntza berrietan

Enplegu Saileko formakuntza atala