Udal Azoka birpentsatzeko prozesu parte-hartzailea

Udal Azoka biziberritzeko egitasmoa: ikusi


Azken hamarkadan Udalak Udal Azoka elementu estrategikoa izan daitekeela hiri merkataritza suspertzeko ondorioztatu du.  Halaber, gaur egun daukagun Udal Azokaren ekipamendua berritu beharreko egoeran dago, bai instalazioen ikuspegitik, baita saltokien izaeraren ikuspegitik.

Horregatik, 2008an azterlan bat egin zuen Udalak, Udal Azokaren  instalazioak berritzeko aukerak aztertzeko.   Bertan proposamen bat landu zen, inbertsio garrantzitsuak eskatzen zuena. 

Azken hilabetetan, BAGARA Herrigintza Koop. Elkarteak proposamena aurkeztu dio Arrasateko Udalari,  Udal Azoka biziberritzeko proiektu bat lantzeko. Metodologia  partehartzailean oinarrituta, BAGARAk Udalari eskaini dio Udal ekipamendu horren diagnostikoa egitea, ekarpenen eta ondorioen sintesi txosten batUdalAzokaen bitartez.

Prozesua abiatzeko, BAGARAk Udalari hauxe eskatzen dio:

  • Azokaren egitasmoa zehazteko prozesu partehartzailea martxan jar dezala, dagokion unetan inplikatuz eta Udalaren baliabideak eskura jarriz.
  • BAGARA Herrigintza Koop. Elkarteari prozesu partehartzailearen diagnosia, dinamizazioa eta aholkularitza lanak esleitzea, zehazki urrats hauek  burutzeko:
  • Azokaren eragileen sarea lantzea:  eragileak identifikatzea, harreman moldeak antolatzea, ikuspegiak jasotzea eta sistematizatzea.
  • Herritarren iritzi eta ikuspegiak lantzea:  azokaren diseinuaren gaineko iritziak eta ikuspegiak jasotzea
  • Beste leku batzuetako esperientziak jasotzea eta aztertzea.
  • Ekarpenen eta ondorioen sistesi txostena egitea


Momentu honetan martxan da Udal Azokaren diagnosia prozesu partehartzailea, herritarren multzo desberdinen inplikazio handiarekin.


E-postaz harpidetu lan eskaintzetan

Enplegu Saileko Lan Eskaintzak

E-postaz harpidetu formakuntza berrietan

Enplegu Saileko formakuntza atala