Lanerako Bitartekaritza eta Orientazio Zerbitzua

Arrasateko Udalak lan bila ari diren herritarrei hainbat zerbitzu eskaintzen die, batzuk zuzenean kudeatuta, beste batzuk Debagoieneko Mankomunitatearen Garapen Agentziaren bitartez.

Eskaintzen diren zerbitzu zehatzak ondorengoko  hauek dira:
Orientazioa

  • Kontsultarako informazio puntua edo gunea. Laneratzeko ibilbidean lagungarria den informazioa (lan eskaintzak, prestakuntza- aukerak,  beste zerbitzu eta baliabideak etab.) bildu,  eta herritarren eskura jartzen du, bai fisikoki (BAZ- eko bulegoko espositorean, Udal Bibliotekan zein Gazte Bulegoan) baita online ere. 

 

  • Laneratzeko orientazioa eta orientazio profesionala. Banakako eta taldekako dinamikak erabiliaz, laneratzeko ibilbidean aholkularitza: lana bilatzeko teknika eta erremintak (CVa, aurkezpen gutunak, elkarrizketak), laneratze-ibilbidea definitu eta plafinikatzeko laguntza,  helburu okupazionalak zehazteko saioak, motibazioa lantzeko esku-hartzeak etab.  Zerbitzu hau  Mankomunitateko Garapen Agentziaren bitartez ematen du (ikusi).

 

  • Lan poltsa zerbitzua. Lan bila dabiltzan edo lan egoera hobetzea bilatzen duten herritarrei zuzendua. Pertsonaz-pertsonako zerbitzua da; sakoneko elkarrizketa okupazional bat garatzen da pertsonaren  lan profila eta eskaera definitze aldera.  Bestetik, herriko lan eskaintzaileen (enpresa, erakunde, elkarte nahiz partikularren) eskaerak kudeatzen dira, eskainitako lanpostuarentzat egoki diren kurrikulumak bidaliz.  Zerbitzu hau ere Mankomunitateko Garapen Agentziaren bitartez eskaintzen da,  Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren plataformaz baliatuta.




 

E-postaz harpidetu lan eskaintzetan

Enplegu Saileko Lan Eskaintzak

E-postaz harpidetu formakuntza berrietan

Enplegu Saileko formakuntza atala