Albisteak


Udaltzaingoko bi agente plaza betetzeko hautaketa prozesu bateratua
Arrasateko Udalak hautaketa prozesu bat egingo du, beste udal batzuekin batera, Polizia Akademiaren koordinazio eta ardurapean, une honetan pertsonal plantilan hutsik dauden 2 agente plaza modu finkoan betetzeko.

Udalak 10 langabe kontratatuko ditu basogintza arloko enplegu-formakuntza programaren barruan
Lanbiderekin elkarlanean abiatuko den plan pilotua da, Europar Batasuneko Next Generation EU funtsek finantzatua.

Arrasateko Udalak 13 langabe kontratatuko ditu
Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programaren barruan

Administrazio orokorreko teknikarien hiru lan poltsa sortuko ditu udalak
Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira irailaren 1ean, 167. zenbakian.

Udalak liburuzain laguntzaileen lan poltsa sortuko du
Arrasateko Udalak liburuzain laguntzaileen lan poltsa baten oinarriak onartu ditu.

Sorosleen lan poltsa osatzeko hautaketa prozesuan, izena emateko epea maiatzaren 26an amaituko da.
Arrasateko Udalak 2020 urteko sorosleen lan poltsa handitzeko oinarriak onartu ditu

Sorosleen lan poltsa osagarria sortuko du Udalak
Arrasateko Udalak 2020 urteko sorosleen lan poltsa handitzeko oinarriak onartu ditu.

Udaltzainen lan poltsa sortuko du Udalak
Arrasateko Udalak Udaltzainen lan poltsa sortzeko oinarriak onartu ditu.

‘Hirigintza, ingurumena eta mugikortasuneko burua’ plaza bitartekotasunez betetzeko hautaketa prozesua
Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du, hutsik geldituko den A1 taldeko ‘HIRIGINTZA, INGURUMENA ETA MUGIKORTASUNEKO BURUA’ lanpostua bitartekotasunez betetzeko.

Arrasateko Udalak ekimen bat abiarazi du bertako enpresen egoera aztertzeko, aurreikusten duten enplegu aukerei dagokienez.
Azterlana egingo da 2022ko lehen lau-hiruhilekoan egingo da, eta horren bidez diagnostiko orientagarri bat lortu gura da, udaleko enplegu politika aktiboak tokiko eta uneko errealitate sozioekonomikoarekin lerrokatzeko, enpresek eurek emandako informaziotik abiatuta.

Udalak 19 langabe kontratatu ditu 2021/22 Enplegua Sustatzeko Planaren barruan
19 kontratuetatik 2 kontratu dira 30 urtetik beherakoentzat, eta gainerako 17 kontratuak, oro har, langabeentzat. 17 horietatik, 6 kontratu kaleko laguntza brigadari dagozkio, 4 kontratu natura guneak mantentzeko brigadari, 3 kontratu lorezaintza indartzeko brigadari eta 4 kontratu eraikinak garbitzeko errefortzu brigadari.

Udaltzaingoko hiru agente plaza betetzeko hautaketa prozesu bateratua
Arrasateko Udalak hautaketa prozesu bat egingo du, beste udal batzuekin batera, Polizia Akademiaren koordinazio eta ardurapean, une honetan pertsonal plantilan hutsik dauden 3 agente plaza modu finkoan betetzeko

Udalaren “Gazteen Enplegu Sustapena 2021”: izena emateko epea azaroaren 4 arte irekita
Udalak iragarritako Enplegu Sustapen Plana 2021eko gazte langabeei erreserbatutako hiru lanpostuetarako hautaketa prozesuetan parte hartzeko izen-emate epea irekita dago; Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak, Gazte Enpleguko 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazte langabeak kontratatzeko deialdi hau finantziatuko dute

Arrasateko Udaleko ‘Euskaltegiko irakasle’ plaza bi betetzeko eskabide orriak aurkezteko epe berri bat ireki da
Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dauden Euskaltegiko irakasleen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian hornitzeko hautaketa prozesuaren deialdiaren 2. izen emate epea ireki da 2021-10-28an

Urriak 21, osteguna, azken eguna Udalaren enplegu sustapeneko kontratazioen deialdian izena emateko
Joan den astean prentsaurrean iragarri zen Udalaren enplegu sustapeneko planaren lehen fasea abian jarri zela, Lanbideren “Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzak” programaren diru laguntzaz, herriko 17 langabe kontratatzeko. Jarraian zehazten dira lanpostuen ezaugarriak, hautaketa proben xehetasunak, eta izena emateko epea eta modua:

Arrasateko Udalak 20 langabe kontratatuko ditu 2021eko Enplegu Planaren barruan
Ekimenak helburu du herritar langabeen lan munduratzea bultzatu eta erraztea, enplegu aukerak eskaini eta herriaren garapen ekonomiko zein soziala sustatzeko, bereziki kolektibo zaurgarrienen artean

Arrasateko Udalak kultura ekintzetako laguntzaileen lan poltsa bat sortu du
Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du kultura ekintzetako laguntzaileen lan poltsa bat sortzeko

775.000 euro baino gehiago enplegua sustatzeko
Arrasateko Udalak onartu berri du 2021eko Enplegu Plana, eta horrek 8 lan lerro nagusi jasotzen ditu: herriko langabeen kontratazioa, laguntzak ematea Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontratatzeko, titulatu berrien laneratzeko ekimenak, enpresentzako laguntzak, langabeentzako ikasteko laguntzak, ekintzailetzaren sustapena, ekonomia suspertzeko ekimenak eta lanerako prestakuntza.

Arrasateko Udalak ‘Euskaltegiko irakasle’ plaza bi beteko ditu behin betiko izaeraz
Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dauden Euskaltegiko irakasleen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian hornitzeko hautaketa prozesuaren deialdia egin da

Hautaketa prozesua: Kirol sailerako ‘informazio eta izapidetze agente’ lanpostua bitartekotasunez betetzeko eta lan poltsa sortzeko
Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du Kirol sailerako ‘informazio eta izapidetze agente’ lanpostua bitarteko izaeraz betetzeko eta lan poltsa sortzeko.

Arrasateko Udalak udaltzainen lan poltsa bat sortuko du
Arrasateko Udalak udaltzainen lan poltsa baten oinarri-arauak onartu ditu.

EPEA LUZATU DA ‘diruzain’ lanpostua bitartekotasunez betetzeko hautaketa prozesuan parte hartzeko
10 egun baliodun gehiago eskabideak aurkezteko

‘Diruzain’ lanpostua bitartekotasunez betetzeko hautaketa prozesua
Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du, ‘diruzain’ lanpostuaren plaza bitarteko funtzionario izaeraz betetzeko.

SHREC proiektua garatzeko eta dinamizatzeko teknikaria kontratatzeko hautaketa prozesua
Arrasateko Udalak SHREC proiektuaren eduki teknikoen lanketaz arduratzeko eta horrekin lotuta Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legean ezarritako zehaztapenak garatzeko teknikari bat kontratatuko du presazko izaerarekin.

Arrasateko Udalak 28 langabe kontratatu ditu Enplegu Sustapen Planaren barruan, egokitua Covid-19ak sortutako ingurune sozio-ekonomiko berrira.
Aurten, Covid-19aren krisia dela medio, esfortzua bikoiztu egin du udalak, kontratu kopurua handituz. 28 kontratuetatik: 8 herritarren laguntzaile, 7 baso-erreka langile, 4 lorazaintza peoi, 5 eraikin garbitzaile, 2 pintore; eta beste bi kontratu gazteen laneratzea bultzatzeko enplegu planaren barruan.