Albisteak

Otsailaren 17tik 21era Aratusteak Arrasaten

Arrasateko 2023ko Aratusteetako kartel lehiaketaren irabazlea Izaro Sanchez aretxabaletarra izan da.

Arrasateko Udalak Lanbiderekin elkarlanean sustatutako Basolan enplegu-formakuntza planak herriko 10 langabe kontratatu ditu urtebeterako

Programaren helburua da 10 langaberi prestakuntza profesionala ematea, eta aldi berean, kontratatzea, baso mantenuaren arloan lana egin dezaten. Finean, laneratze prozesua erraztea.

Udalak Arrasateko TAO zerbitzuaren datuak eman ditu ezagutzera, lehen urtea bete berritan

TAO zerbitzuaren lehen urteko mantentze kostua 476.504,72 eurokoa izan da, eta zerbitzuagatik jasotzen den dirua 383.581,11 eurokoa (341.475,91 €, bilketarenak + 42.105,20 €, isunena). Ia 93.000 euroko defizita du.

Arrasateko Udalak lanak hasi ditu Zigorrolako begiratokia aisia eremu bilakatzeko

Begiratokia txukunduko da eta inguruan aisia eremu berri bat sortuko da. Ekimena herritarrek lehenetsi zuten 2021-2022 partaidetza aurrekontuetan.

Arrasateko Udalak ‘Lan r Bai’ programa indartu du, gizarte bazterkeriako egoeran dauden pertsonei egokitutako prestakuntza zerbitzu integrala eskaintzeko

Programak baliabideak eta tresnak transferitu gura dizkie erabiltzaileei, ibilbide bat garatu dezaten, inklusioa eta hezkuntza babestu eta prestakuntza teoriko-praktikoa emateko.

Arrasateko Udaltzaingoak konfiskatu ditu: 81 kokaina dosi, 27 haxix pastilla eta 895 euro eskudirutan

Arrasateko udaltzainek 81 kokaina dosi, 27 haxix pastilla eta 895 euro atzeman zituzten atzo arratsaldean, otsailaren 2an, Garibai etorbidean, Iturbide egoitzaren parean.

Lezetxiki - Leibar eremuari dagozkion irudien aurrean, Arrasateko Udal Gobernuak honakoa adierazi du:

Arrasateko Udal Gobernua, Udalean jaso den “Lezetxikiren Lagunak” izenpetutako gutuna zein hedabideetan azken egunetan zabaldu diren irudi eta adierazpenak aztertu ostean, Lezetxiki - Leibar eremuko kobazuloan azaleratutako azken gertakarien gainean lanean ari da.

Think Tank Nazioarteko Ekintzailetza #Kooperatiboa

Atzo Maria Ubarretxena alkateak, Think Tank Nazioarteko Ekintzailetza #Kooperatiboa-ren taldeari harrera egin zion Arrasateko udaletxean.

10 ikastaro, 5 tailer eta dozenaka ekintzaz osatutako plangintza prestatu du Arrasateko Emakume Txokoak udaberrirako

Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko epea urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra egongo da zabalik