Kale ekintza eta agurra

Agurren garaian gaude, eskolan, lagunartean… uda bertan dugu eta Haurren Kontseiluan ere taldekideak agurtzeko momentua heldu zaigu! Nola ez, guk ere ospakizun merendola egin dugu, urteko lana denon artean ospatzeko. Herriko plazan Udaletxearen atarian bertan egon gara, musikaz girotuta

Alkatearekin solasean

Saio honetan Maria Alkatearekin eta Ander zinegotziarekin elkartu gara Udaletxeko pleno aretoan. Ikasturte oso bat eman dugu hainbat gai eta proiekturen inguruan lanean eta gaurkoan honen errepasoa eta balorazioa egin dugu.

Kirol proposamenak Arrasateko kaleetan

“Kirola herriko parke eta kaleetan" gaia aukeratu genuenetik hainbat ideia bururatu zaizkigu eta hauei buruzko ikerketatxoak ere egin ditugu.

Ikertzen, ikertzen

Arrasateko kaleetan kirola egitea sustatzeko ikerketa lanarekin jarraitu dugu oraingoan

Inkesta: Kirola Arrasateko kaleetan

Arrasatetarrei kirolarekin lotutako hainbat galdera egingo dizkizuegu

Haurren Kontseiluaren Santa Barbara parke proiektua gauzatzeko proiektua martxan

Udal sailetako teknikariak eta arduradunak urratsak ematen ari dira umeen ikuspegia kontuan hartzen hasteko Arrasateko udal zerbitzu eta programa batzuetan