Haurren Kontseiluko 7.edizioa hasi da!

2022/11/04

22-23-1-1Pasa den azaroaren 4ean Arrasateko Haurren Kontseiluaren 7.edizioaren lehenengo bilera ospatu zen, Uarkape frontoian.

Lehenengo saio honetan, Haurren Kontseiluko kideek elkar ezagutu dute jolas ezberdinen bitartez. Kontseilukideek elkar aurkezteko, koloretako baloiekin jolas ezberdinak egin ziren. Ostean, aurtengo hiru blokeen azalpena egin zitzaien: Haizeak astindu, lurra erein eta suaren bueltan. Eta honekin batera taldean erabiliko ditugun rolen azalpena eta pegatinen aurkezpena egin zitzaien. 

Azkenik, egindakoaren errepasoa egin genuen.  Oihal handi bat lurrean jarri eta paper baten inguruan eseri ginen.. Ondoren, saioan zehar egindakoa gogoratu eta paperean marraztu genuen! Azkenik, saioa agurtzeko azken erronda bat egin genuen nola goazen galderari erantzunez.

Aurrera!

Albiste erlazionatuak