AZAROA PIL-PILEAN

2018/11/22
Card image cap
Azaro mugitua ari da izaten ludoteketan: txakurrekin tailerra, Azaroak 20 Haurren Nazioarteko eguna, ortuan lanean Santa Marinako ludotekan eta Usaetxeko urteurreneko jaia.

Kaixo kaixo Santamañatik!!!!!!

ONGI ETORRI GURE TXOKO BERRIRA! ;) HEMENDIK AURRERA AUKERA IZANGO DUZUE LUDOTEKAKO TXUTXUMUTXU BITXIKERIAK BERTATIK JARRAITZEKO!

Aurreko egubakoitzean azaroko ekintza berezien bigarren saioa izan genuen Usaetxen. Txakurren laguntzaz aukera izan genuen emozioak zelan kudeatu ikasteko, Goizane eta bere txakur Jun-en eskutik. Esperientzia bikaina izan zen eta haurrak errepikatzeko gogoarekin geratu ziren, baita hezitzaileak ere. Beraz, zuen bisitaren zain geratzen gara!!!

 

Azaroko azken ekintzaz gozatu nahi baduzu, gogoratu bihar, azaroak 23, egubakoitza, GANBIAKO DANTZekin aukera paregabea izango dugula gerria astintzeko. Lamin etorriko zaigu Santa Marinako ludotekara. Beraz, ez galdu aukera eta anima zaitezte! Ederto pasatuko dugu eta.

 

Hilabete hau pil-pilean daukagunez, ezin utzi aipatu barik aste honetan HAURREN ESKUBIDEEN EGUNA ospatu dugula. Ludoteketan ere haur guztien eskubideen alde egiten dugu. Horretarako haurrekin batera horma irudiak egin genituen hiru ludoteketan. Egun polita izan zen.

  

 

Gure ludotekan fokua jarriz, ortuan jo eta su lanean aritu gara. Kalabaza haziak landatu ditugu aste honetan. Ea zer ateratzen den!!! :P

Bukatzeko, gogoratu datorren eguenean, azaroak 29, USAETXEKO URTEURRENA ospatuko dugula. Animatu eta hurbildu zaitezte!!!!!!