BADATOZ LUDOTEKETAKO ATE IREKIAK!!

2022/01/20
Card image cap
Urte hasierarekin batera ate irekiak egingo ditugu ludoteketan!!

Kaixo kaixo Santamainatik!!

Urte hasierarekin batera, hurrengo astean Urtarrileren 24tik 28ra bitartean, ate irekiak izango ditugu Arrasateko ludoteketan. Aste honetan zehar, ludoteka ezagutzeko aukera egongo da eta bide batez, ludoteka bakoitzean ekintza berezi bat egingo da.

- Urtarrilaren 25ean, Okendoko ludotekan: Slime tailerra.

- Urtarrilaren 26an, Usaetxeko ludotekan: Kustomizazio eta estanpazio tailerra.

- Urtarrilaren 27an, Santamainako ludotekan: Txapa tailerra.

ate irekiak.jpg

Aukera paregabea da Arrasateko ludoteka ezberdinak ezagutu eta ekintza ederrez gozatzeko. Proiektu polit honen parte izateko animatu eta etorri probatzera, beso zabalik hartuko zaituztegu!!