Ekintza bereziak!

2022/04/07
Card image cap
Udaberriko oporrekin batera, badatoz ekintza bereziak.

Kaixo kaixo!

Udaberriko oporrekin batera badatoz ekintza bereziak!

Bi eskaintza ezberdin izango ditugu:

Alde batetik, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat hiru ekintza proposatu ditugu:

Apirilaren 20an, zirkoko elementuen eskulanen sorkuntza tailerra izango dugu ludoteketan.

Apirilaren 21ean aldiz, Oñatiko txokolateixia bisitatzen joango gara.

Apirilaren 22an, txokolatezko karapaixoak egingo ditugu ludoteketan.

PHOTO-2022-03-21-15-46-57 (1).jpg

 

Bestalde, ludoteketako nagusitxoenekin Garaion Sorginguneko aterpetxera joango gara bertan gaua pasatzera. Bertan ekintza eta dinamika ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu!

PHOTO-2022-03-21-15-46-56.jpg

Gozatu oporrak eta bueltan elkar ikusiko dugu!