Geratu be ein barik Usaetxen!
Kaixo kaixo Usaetxetik!!
Azken asteetan ez gara gelditu! Ekintzaz beteriko hilabetea izan dugu ludotekan eta asko gozatu dugu!
Ortuaren proiektua martxan jarri dugu eta landare desberdinak landatu ditugu gure txoko txikian. Marrubi, melisa zein letxugak hain zuzen ere. Arratsalde polita pasatu genuen guraso eta guzti proiektua sortzen. Lan talde paregabea!
Gainera, astelehenean erguingo ludotekara joan ginen txangoan. Bertan ping-pongean, dantzan, mahai jolasetan... ibili ginen eta espazio berri hau deskubritu genuen. Eskerrik asko Erguingo gaztetxokoari aukera paregabe hau eskaintzearren!
Bukatzeko, ludotekan bertan ere ekintza desberdinak egin ditugu, plastilina tailerra edo sukaldaritza bezalakoak. Usaetxen ez gara aspertzen, eta haurrek asko gozatzen dute!