Hasi dugu hirugarren hiruhilabetea!!
2022/05/05
Jada hasi dugu hirugarren hiruhilabetea!!
Ekintzaz beteriko arratsaldeak ditugu ludotekan.
Kaixo Kaixo Usaetxetik!
Jada hasi dugu hirugarren hiruhilabetea!!
Ekintzaz beteriko arratsaldeak ditugu ludotekan. Eguraldiak laguntzen duenean kanpo espaziora irteerak egiten ditugu. Horrela, Arrasateko txokoak ezagutzeko aukera paregabea dugu.
Jolas parke eta berdeguneetara irteerak egiteaz gain, Ostiral arratsaldean San Andresera irteera egin genuen. Bertako jaiak izanik, ekintza desberdinez gozatzeko aukera izan genuen eta txokolate goxoa ere dastatu genuen.
Gogotsu gaude azken txanpari ekiteko eta ikasturteari amaiera polita emateko.