LUDOTEKAK ZABALIK!

2022/09/15
Arrasateko ludoteketan ikasturte berriari gogotsu ekin diogu.

Kaixo kaixo!

Arrasateko ludoteketan ikasturte berriari ekin diogu.  Irailean zehar ate irekiak izango ditugu ludotekara gerturatu nahi duen edonorentzat. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara 3-12 urte bitarteko haurrentzat egongo dira zabalik. 

Non aurkituko gaituzue?

WhatsApp Image 2022-09-14 at 5.14.27 PM.jpeg

Erdigunean, Okendo kalean aurkituko gaituzue.WhatsApp Image 2022-09-14 at 6.18.55 PM.jpeg

Usaetxe plazan.

WhatsApp Image 2022-09-15 at 4.10.19 PM.jpeg

Santamainan, liburutegiko eraikinean.

 

Honetaz gain, hilabetean zehar auzo ezberdinetan kalera aterako gara, hona hemen datak:

Irailaren 20an, Santamaina-Musakola auzoetan egongo gara.

Irailaren 27an, Uribarri-San Andres auzoetan egongo gara.

Azkenik, irailaren 29an erdigunean aurkituko gaituzue.

Gogoratu, egun hauetan zehar kalera aterako garenez, ludotekak itxita egongo direla.

ANIMATU LUDOTEKAK EZAGUTZERA ETA GUREKIN JOLASTERA!!