LUDOTEKEN 30. URTEURRENA!!!!

2018/12/14
Card image cap
Arrasateko ludotekek 30 urte betetzen dutela ospatzeko, zumez egindako jolas parke berri bat eraikiko dugu Biteri plazan.

Ekimen honen bueltan, aste honetan parte hartze saio bi egin dira Usaetxe eta Okendoko ludoteketan. Saio horien helburua izan da haurren parte hartzea sustatu eta haien iritziak kontuan hartzea, jolas parke berri hau finko geratuko baita urte osoan, jolasten disfrutatzeko. Hainbat eta hainbat deia jaso ostean, haurrekin batera jolas parkearen diseinua adostu dugu, eta prest gaude bihar hori egiteko!

Bihar goizean aukera edukiko dugu gure ametseko parke berria egiteko. Esan beharra dago, ekintza hau herri osoari zabalduta dagoela, izan ere, denok edukiko dugu aukera aurrerantzean bertan gozatzeko. Hortaz, bihar goizeko 10:00etatik aurrera, gonbidatzen zaituztegu Biteri plazako berdegunera etortzera, proiektu honetan zuen aletxoa jarri dezazuen.

ANIMATU ETORKIZUNEKO ZUMEZKO JOLAS PARKEA ERAIKITZEN!!