ORTUA BIZIBERRITZEN ETA URAREKIN JOLASEAN

2022/05/19
Eguraldi eguzkitsuarekin kanpo-espazioarekin gozatzen.

Kaixo kaixo Santamainatik! 

Azken egunetan, bero honekin kanpoan egoteko aukera paregabea izan dugu. Horregatik, ortuan ibiltzeko aukera eta urarekin gozatzeko aprobetxatu dugu.

1652969173706.jpg

Hezitzaileok ortuan landatzeko landareak erostera joan ginen ondoren haurrekin batera landatu ahal izateko. Landare ezberdinak landatu ditugu (marrubiak, urazak, patatak, landare aromatikoak, azenaorio haziak... ), ea kurtso bukaeran uzta jasotzeko aukera daukagun! Honekin batera, kartel ezberdinak sortu ditugu haurrek landare ezberdinak identifikatzeko. 

1652969173754.jpg

Bestalde, egun eguzkitsu hauetan, arratsalde bero hauei aurre egiteko material ezberdina ekarri dugu urarekin jolasteko. Haurrak zein hezitzaileok izugarri gozatu dugu! 

1652969173953.jpg1652969173855.jpg