USAETXEKO URTEURRENA

2019/12/05
Card image cap
Urtero bezala, aurten ere ospatu dugu Usaetxeko ludotekako urteurrena.

Kaixo kaixo Usaetxetik!

Beste urte batez Usaetxeko urteurrena ospatu genuen.

Prestaketekin hasteko, ludoteka bakoitzak sukaldaritza tailerra egin zuen egun honetan jaki goxoez gozatzeko asmoz. 

urteurrena 1

Honekin batera, Usaetxeko laguntxoek, pankarta eta apaingarriak egin genituen beste ludotekako laguntxoei ongi etorria emateko.

Egunean bertan, ikuskizunak eta karaokea izan ziren protagonistak. Lagun pila bat elkartu eta musika giroan ospatu genuen gure jaia. Honetaz gain, arratsaldea borobiltzeko, prestatu genituen napolitana, bizkotxo etab. dastatzeko aukera izan genuen.

urteurrena 2

urteurrena 4

Jarraitu dezagun urte askoz urteurrenak ospatzen!