Zabalkunde egunak egiten hasi gara!

2022/09/22
Zabalkunde egunak egiten hasi gara: ludoteka kalera atera eta gure proiektua ezagutarazteko.

Kaixo kaixo Usaetxetik!!!

Zer moduz hasi duzue ikasturtea? Gu pozik itzuli gara ludotekara: lagun zaharrak agurtu eta berriak egiteko asmoz.

Hilabete hasieran zabaldu genituen Arrasateko ludotekak eta ordutik ate irekietan gabiltza; Arrasateko haur guztiek ludoteka ezagutu dezaten. Gauzak horrela, zabalkunde egunak egiten hasi gara: ludoteka kalera atera eta gure proiektua ezagutarazteko. Aste honetan Musakola auzoan izan gara eta datorren astean San Andresen eta Erdigunean izango gara. Hemen duzue kartela:

 

Hortaz gain, Erguineko jaiak igaro dira eta ederto ibili ginen jolas eta tailerretan! Auzoko alkatetzarekin batera antolatu genituen ostiral arratsaldeko zenbait ekimen eta bai auzotarrak eta baita gu ere oso gustura ibili ginen.

Ondo segi eta ludotekan elkartuko gara hemendik Aurrera ere!

Zabalkundea