Kaixo Kaixo Okendotik! Ate irekietan pasta goxoak egin ditugu familia giroan!
Hilabeteko azken osteguna izanik, gaurkoan ate irekietan sukaldaritza saioa egitea erabaki dugu, Okendoko ludotekan. Horretarako, ludotekako haur baten ama animatu da kokozko pasta goxoak nola egiten diren irakastera.
Behin osagai guztiak mahai gainean edukita, hauek nahasten aritu gara masa egiteko, prozesuaren pauso guztiak errespetatuz eta noski, errezetaren nondik norakoak ikasiz. Haur talde handi batek parte hartu du eta giro polita sortu da sukalde txokoko mahaiaren bueltan. Haurrak zein hezitzaileok ederki pasa dugu ludotekako amak erakutsitako prestutasunarekin, haur guztiak hartu baititugu kontuan gure pastak egiterako orduan.
Arratsalde bikaina pasa dugu sukaldatzen eta bukaeran borobil handi bat egin dugu kokozko pastak probatzeko. Oso goxoak irten zaizkigu pastak eta esperientzia hau errepikatzeko gogo handiz geratu gara guztiok.
AUPA OKENDOKO SUKALDARIAK ETA MILA ESKER AISHA!

Udaixe 2021!
Udaleko Gazteria sailak udako egitaraua prestatu du 12-17 urte arteko gazteentzat.

Egitarau bereziak udaberriko oporretarako
Udaleko Gazteria sailak haurrentzat eta nerabeentzat egitarau bereziak antolatu ditu udaberriko oporretarako. Gaztetxokoetako ekintzetan izena emateko epea apirilaren 5ean amaituko da. Taldeak eta plaza kopurua mugatuak direnez, gomendatzen da izena lehenbailehen ematea.

Arrasateko Udalak asteburuetako Gaztegunea Musakolara lekualdatu du behin-behinean, zerbitzua berregokitzeko, bizikidetzaren mesedetan
Gaztegunea eta haren kanpoaldea desadostasun gune bihurtu dira auzotarren, bizilagunen eta zerbitzuaren erabiltzaileen artean

Udalak 66.610 euroko inbertsioa egin du 2020an Arrasateko 60 gazteri etxebizitza alokairua ordaintzen laguntzeko
Dirulaguntzaren helburua da Arrasateko 18-35 urte bitarteko gazteei etxebizitza alokairua ordaintzen laguntzea, emantzipazio bidean laguntzeko eta etxebizitza alokairua sustatzeko.

Familian jolasean
Aurten ere Udaleko Gazteria sailak Familian Jolasean ekimena abiatuko du. Ekimenaren helburuetako bat da familiei aukera eta guneak eskaintzea gurasoen eta seme-alaben arteko harremanez era ludikoan gozatzeko.

AURTEN ERE NEGUKO EKINTZA BEREZIEKIN GATOZ!
Urtero bezala, neguko oporretan ekintza bereziak egingo ditugu Ludotekan. Proposamen politak dira aisialdiaz gozatzko, anima zaitezte parte hartzera!

Haurren Kontseilua: lehen topaketa aire librean
Haurren Kontseilua martxan jarri dugu aurten ere.

Urriaren 13az geroztik zabalik da Txikitxokoa
Ohiko ordutegian egongo da zabalik, segurtasun neurri guztiak betez eta edukiera murriztuta.

Ludotekak eta gaztetxokoak urrian irekiko dira, edukiera murriztuta
Ludoteka urriaren 12an hasiko da zerbitzua zuzenean ematen, eta gurasoekin bilerak irailaren 18an egingo dira. Ate irekiak (irailaren 21 eta 22an), eta izen ematea (irailaren 30era arte). Taldeak urrian jakinaraziko dira.

Hemen da Udaixe!
Udaleko Gazteria sailak egitarau berezia antolatu du 12-17 urteko gazteentzat uztailerako.

Dirulaguntzak aisialdiko ekintzetan parte hartzeko
Arrasateko elkarteek udarako antolatutako aisialdiko ekintzetan parte hartzeko laguntzak, dirusarrera murritzak dituzten familien seme-alabei zuzenduta.

Familian Jolasean
0-8 urte arteko haurrei eta beren familiei zuzendutako ekimena da. Hitzordua, igandero, 17:30-19:30 Okendoko ludotekan, domeka honetan hasita.

Gazteentzako gabonetako plana prest!
Ludotekek eta Gaztetxokoek prest dute gabonetako oporretarako eskaintza.

Ludoteken eta gaztetxokoen ikasturte berria abian da
Aurten ere, haur eta gazteek ekintzez beteriko programaz gozatzeko aukera izango dute herriko txoko ezberdinetan

Udaixe 2019!
12-17 urte arteko nerabeentzako udako egitaraua prest dago eta ekainaren 23ra arte eman daiteke izena.

"Munduko arrozak" Arrasaten, uztailaren 13an
“Munduko Arrozak” Euskal Herriko hainbat herrietan aspaldian egiten den jaia da eta aurten Arrasaten bigarren aldiz egingo da, uztailaren 13an, larunbata, Seber Altube plazan. Arrasateko elkarte eta eragile desberdinekin batera antolatutako jaia da.

Gipuzkoan Gazte Tour
Parkour tailerra eta kontzertua egongo da maiatzaren 11an, Musakolan.

Udaberriko oporrak gaztegunean eta ludotekan
Opor hauetarako egitarau bereziak antolatu dira ludotekan (3-11 urtekoentzat) eta gaztegunean (12-17 urtekoentzat).