Kaixo Kaixo Okendotik! Ate irekietan pasta goxoak egin ditugu familia giroan!
Hilabeteko azken osteguna izanik, gaurkoan ate irekietan sukaldaritza saioa egitea erabaki dugu, Okendoko ludotekan. Horretarako, ludotekako haur baten ama animatu da kokozko pasta goxoak nola egiten diren irakastera.
Behin osagai guztiak mahai gainean edukita, hauek nahasten aritu gara masa egiteko, prozesuaren pauso guztiak errespetatuz eta noski, errezetaren nondik norakoak ikasiz. Haur talde handi batek parte hartu du eta giro polita sortu da sukalde txokoko mahaiaren bueltan. Haurrak zein hezitzaileok ederki pasa dugu ludotekako amak erakutsitako prestutasunarekin, haur guztiak hartu baititugu kontuan gure pastak egiterako orduan.
Arratsalde bikaina pasa dugu sukaldatzen eta bukaeran borobil handi bat egin dugu kokozko pastak probatzeko. Oso goxoak irten zaizkigu pastak eta esperientzia hau errepikatzeko gogo handiz geratu gara guztiok.
AUPA OKENDOKO SUKALDARIAK ETA MILA ESKER AISHA!

Familian Jolasean
0-8 urte arteko haurrei eta beren familiei zuzendutako ekimena da. Hitzordua, igandero, 17:00-19:00 Okendoko ludotekan.

Zumezko egitura Biterin!!
Ludoteken 30. urteurrena ospatzeko, zapatuan, abenduaren 15ean, goizeko 10:00etan Biteri plazako berdegunean izango da hitzordua.

Abenduaren 4tik aurrera Arrasateko Txikitxokoa zabalik
Iaz burututako aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan bozka gehien jaso zituen proiektua gauzatzeko konpromisoa bete du Arrasateko Udalak

Eman #LikeZiberEskubideei
Azaroaren 20a, Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Eskubideen Eguna dela baliatuta, Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kanpaina du, zibereskubideen eta ziberbetebeharren iguruan gazteak ohartarazteko.

Martxan dira berriro ludotekak eta gazte txokoak!!
Hurrengo astetik aurrera Arrasateko 3-17 urte arteko haur eta nerabeek postaz jasoko dute esku orria

Gipuzkoan Gazte programa hilaren 14an Arrasatera abiatuko da
Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak, Arrasateko Udalarekin batera aisialdiko ekimen honen aldeko apustua egin du nerabe eta gazteentzat

Kontzertua Gipuzkoangazte+
12-25 urte arteko gazteei zuzenduta, Gipuzkoangazte+ ekimenaren barruan (Udala eta Foru Aldundiarekin elkarlanean).

Udaixe 2018
12-17 urte arteko nerabeentzako udako ekintzetan izena emateko epea zabaldu da.

Gipuzkoako ludotekak eta gaztetxokoak
Gipuzkoako Haurtxoko eta Gaztelekuen Sarearen aurkezpen bideoa.

Soli Fest Azoka Solidarioa
Ekainaren 1ean, ostirala, Erguingo gaztetxokoko gazteek antolatuta, Jaialdi Solidarioa egingo da.

Txalaparta ikastaroa
Ttakun Txalaparta Elkartearekin elkarlanean antolatutako ikastaroa da.

Arrasaten egingo da Gipuzkoako Kultura Digitalaren astea izeneko ekimena gazte eta hezitzaileak mundu digitalerako prestatzeko
Ekimen honen helburua da sareen erabilera kritiko eta kontzientea sustatzea, bretxa sozialarekin amaitzea, teknologiarako sarbiderako generoko eta lurraldekoa eta ziberbullying-ari aurre egiteko tresnez dohatzea

Ekintza bereziak oporretan
Ludotekan eta Gaztegunean egitarau bereziak antolatu dira oporraldi honetarako.

Kultura Digitalaren Astea
Apirilaren 20tik 25era tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, DJ erakustaldia, ipuin kontaketa...

Gazte Ikastaroak
Sukaldaritza beganoa eta argazkigintzaren hastapen ikastaroa antolatu ditu Gazteria Sailak.

Familian Jolasean
Igande arratsaldetan elkarrekin jolasteko gonbita egiten diegu 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiei.

Gabonak haur eta nerabeentzat
Ludotekak eta Gazte Txokoek antolatu dituzte gabonetan egingo diren ekintzak.

Azaroak 20: haur eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna
Azaroak 20, Haurren eta Nerabeen Nazioarteko eguna denez, harekin bat egin nahi du Arrasateko Udalak eta, Nazio Batuek onartutako Haurren eta Nerabeen Eskubideei buruzko Hitzarmenak (HEH) dioen moduan, adierazi eta agerian jarri nahi dugu haurrak eta nerabeak eskubideak dituzten pertsonak direla