Ate irekietan gurasoak gurekin parte hartzen animatu dira!

Kaixo Kaixo Okendotik! Ate irekietan pasta goxoak egin ditugu familia giroan!


Hilabeteko azken osteguna izanik, gaurkoan ate irekietan sukaldaritza saioa egitea erabaki dugu, Okendoko ludotekan. Horretarako, ludotekako haur baten ama animatu da kokozko pasta goxoak nola egiten diren irakastera. 

 

Behin osagai guztiak mahai gainean edukita, hauek nahasten aritu gara masa egiteko, prozesuaren pauso guztiak errespetatuz eta noski, errezetaren nondik norakoak ikasiz. Haur talde handi batek parte hartu du eta giro polita sortu da sukalde txokoko mahaiaren bueltan. Haurrak zein hezitzaileok ederki pasa dugu ludotekako amak erakutsitako prestutasunarekin, haur guztiak hartu baititugu kontuan gure pastak egiterako orduan.

 

Arratsalde bikaina pasa dugu sukaldatzen eta bukaeran borobil handi bat egin dugu kokozko pastak probatzeko. Oso goxoak irten zaizkigu pastak eta esperientzia hau errepikatzeko gogo handiz geratu gara guztiok.

bilal

AUPA OKENDOKO SUKALDARIAK ETA MILA ESKER AISHA!

Gazte Ikastaroak

Gazte Ikastaroak

2016/09/20

Arrasteko Udaleko Gazteria Sailak bi ikastaro antolatu ditu: sukaldaritza begetarianoa eta hastapen mailako argazkigintza ikastaroa.

Gehiago irakurri

Gazte Bulegoa, Gazte Bermea ekimenaren zentru kolaboratzaile

Gazte Bulegoa, Gazte Bermea ekimenaren zentru kolaboratzaile

2016/05/11

Gazte Bermea ekimenak gazteei kalitatezko lehen lan edo formazio esperientzia eskaintzea du helburu

Gehiago irakurri

Whatsart proiektua

Whatsart proiektua

2016/02/15

Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren barruan gazteei zuzendutako proiektua

Gehiago irakurri

Gazte Ikastaroak uztailerako

Gazte Ikastaroak uztailerako

2015/06/01

Gazteria Sailak, Josiz sortu eta urban dantza (hip hop) ikastaroak antolatu ditu uztailerako.

Gehiago irakurri

Ekintza bereziak Gaztegunean Udaberriko oporretan

Ekintza bereziak Gaztegunean Udaberriko oporretan

2015/03/26

Udaberriko oporretarako hainbat ekintza antolatu dira Gaztegunean, animatu eta parte hartu!

Gehiago irakurri

Gazte Ikastaroak

Gazte Ikastaroak

2015/01/28

Udaleko Gazteria Sailak hiru ikastaro antolatu ditu hurrengo hilabeteetarako: argazkigintzaren oinarrizko ikastaroa eta hauen tratamendua photoshop eta lightroom bidez, dantza flamenkoa eta ogia egiten ikasteko ikastaroa.

Gehiago irakurri