Kaixo Kaixo Okendotik! Ate irekietan pasta goxoak egin ditugu familia giroan!
Hilabeteko azken osteguna izanik, gaurkoan ate irekietan sukaldaritza saioa egitea erabaki dugu, Okendoko ludotekan. Horretarako, ludotekako haur baten ama animatu da kokozko pasta goxoak nola egiten diren irakastera.
Behin osagai guztiak mahai gainean edukita, hauek nahasten aritu gara masa egiteko, prozesuaren pauso guztiak errespetatuz eta noski, errezetaren nondik norakoak ikasiz. Haur talde handi batek parte hartu du eta giro polita sortu da sukalde txokoko mahaiaren bueltan. Haurrak zein hezitzaileok ederki pasa dugu ludotekako amak erakutsitako prestutasunarekin, haur guztiak hartu baititugu kontuan gure pastak egiterako orduan.
Arratsalde bikaina pasa dugu sukaldatzen eta bukaeran borobil handi bat egin dugu kokozko pastak probatzeko. Oso goxoak irten zaizkigu pastak eta esperientzia hau errepikatzeko gogo handiz geratu gara guztiok.
AUPA OKENDOKO SUKALDARIAK ETA MILA ESKER AISHA!

Hurrengora arte!
Pasadan ostegunean ikasturteko azken saioa izan genuen. Eta ikasturtean zehar egindakoaren balorazioa egiteko aukera izan genuen.

Argiak, kamera eta …
Aurten lortu dugu helduen aurrekontu parte-hartzaileetan umeek eta gazteek bozkatu ahal izatea -umeen eskaera izan zena-. Une garrantzitsu honen berri emateko zinemagileak bihurtu ginen egun batez!

Obenerreka frontoian kokatuko den Parkour Parkea eraikitzeko lanak apirilean hasiko dira
Obraren aurrekontua 217.994,41 eurokoa da, BEZa barne. Lanek 4 hilabete irautea aurreikusten da. Udalaren helburua da urteko bigarren seihilekoan Parkour parke berria zabalik izatea.

Kirol instalakuntzak hobetuz
Saio honetan kirol instalakuntzak landu genituen. Kirol instalakuntzen inguruko hausnarketan murgiltzeko Uarkapera joan ginen saio honetan!

Gure txokoa imajinatuz
Pasaden asteazkenean, urtarrilak 19, Arrasateko Haurren Kontseiluko 4. saioa izan genuen.

Arrasateko Haurren Kontseiluak 6. edizioari ekin dio
Arrasateko Arimazubi, Gazteluondo, Herri Eskola eta Santa Teresa eskoletako 20 lagun izango dira taldean

Haurren Kontseiluko 6.edizioa hasi da!
Pasa den urriaren 21ean Arrasateko Haurren Kontseiluaren 6.edizioaren lehenengo bilera ospatu zen, Herriko Plazan

Aurkezpena herriko plazan
Pasa den ekainaren 7an Arrasateko Haurren Kontseiluaren azken bilera ospatu zen.

Umeen bozkaketa sistema
Gaurko saioan Parkourraren bozkaketaren inguruko hausnarketa egin dugu, hauen emaitzak eta aukeratutako emaitzak ezagutu baititugu

Elkarlanerako mahai jokoa
Saio honetan Arrasaten “izakien arteko zaintza eta elkarbizitza” lortzeko beharrezko baldintzetan eta eragileetan pentsatzen saiatu gara. Soluzioak behar dituzten egoerak, pertsona eta animalien kasuan, mahai gainean jarri ditugu.

Izakion arteko elkarbizitza eta tratu onak
Haurren Kontseiluak urte honetan landuko duen gaia aukeratu du

Haurren Kontseilua: lehen topaketa aire librean
Haurren Kontseilua martxan jarri dugu aurten ere.

21 ur joko izango ditu Santa Barbarako ur parkeak eta uztailean zabaltzea da aurreikuspena, egoerak ahalbidetzen badu
Ur parkea gaztetxo guztiek erabili ahal dezaten, gurpil-aulkiekin bertara iritsi ahal izango da. Ur jokoen gunea eta bertako hiri-altzariak ere desgaitasunak dituzten pertsonetara egokituta daude.

Udaleko eta kontseiluko zaintzak landuz
Saio honetan Haurren Kontseiluak beraien koadernoetan apuntatu dituzten bi ideia errepikatuenak landu dute: herriko kaleargien eta gabonetako argien zaintzak eta kale eta parkeetako zuhaitzen zaintzak. Honetarako udaleko mantenu saileko bi arduradunekin kontsulta saio bat egin dute, bi aldeen artean galdera, gomendio eta informazio elkartruke mamitsu bat sortuz.