Kaixo Kaixo Okendotik! Ate irekietan pasta goxoak egin ditugu familia giroan!
Hilabeteko azken osteguna izanik, gaurkoan ate irekietan sukaldaritza saioa egitea erabaki dugu, Okendoko ludotekan. Horretarako, ludotekako haur baten ama animatu da kokozko pasta goxoak nola egiten diren irakastera.
Behin osagai guztiak mahai gainean edukita, hauek nahasten aritu gara masa egiteko, prozesuaren pauso guztiak errespetatuz eta noski, errezetaren nondik norakoak ikasiz. Haur talde handi batek parte hartu du eta giro polita sortu da sukalde txokoko mahaiaren bueltan. Haurrak zein hezitzaileok ederki pasa dugu ludotekako amak erakutsitako prestutasunarekin, haur guztiak hartu baititugu kontuan gure pastak egiterako orduan.
Arratsalde bikaina pasa dugu sukaldatzen eta bukaeran borobil handi bat egin dugu kokozko pastak probatzeko. Oso goxoak irten zaizkigu pastak eta esperientzia hau errepikatzeko gogo handiz geratu gara guztiok.
AUPA OKENDOKO SUKALDARIAK ETA MILA ESKER AISHA!

Etorkizuneko gaietan sakonduz
Haurren kontseiluaren hirugarren saioan ezohikoa den ariketa bat egin genuen. Aurreko saioetatik eratorritako ideiak lantzeko helburuarekin, kontseiluko kideek karta joko baten bitartez ipuin desberdinak asmatu dituzte. Sormena eta pentsamendu kritikoa aktibatzeko, elkarren artean iraganak, orainaldiak eta etorkizunak irudikatu dituzte.

Etorkizunari kuriositatez begira
Bigarren saioa zertxobait berezia izan da, Haurren Kontseiluko kideek etorkizuneko Arrasate nolakoa izango den inguruko gogoetak, galderak eta irudimenak taldean elkarlanean lantzea izan da. Apokaliptikoa izango al da? Teknologikoa izango al da? Galdera asko egin zuten beraien buruei, kuriositatez begiratzen eta irudimena lantzen.

Ikasturteko lehen bilkura
Aurten ere Haurren kontseiluari ikasturtearen hasieratik ekin diogu. Urte bat gehiago Urritik Ekainera hedatuko dira Kontseiluaren eginkizunak. Aurtengo Kontseilukide berriak herriko ikastetxeetako 4. mailetatik datoz eta joan den urtetik jarraitzen duten 5.mailakoekin batera 22 kideko taldea osatzen dute.

Santa Barbarak ur parke berria izango du
Aipatu egitasmoa Haurren Kontseiluak Santa Barbara parkea eraldatzeko aurkeztutako proiektuan dago oinarrituta; helburua da haurrei naturari loturiko aisialdi espazio eta aukera berri bat eskaintzea

Kale ekintza eta agurra
Agurren garaian gaude, eskolan, lagunartean… uda bertan dugu eta Haurren Kontseiluan ere taldekideak agurtzeko momentua heldu zaigu! Nola ez, guk ere ospakizun merendola egin dugu, urteko lana denon artean ospatzeko. Herriko plazan Udaletxearen atarian bertan egon gara, musikaz girotuta

Alkatearekin solasean
Saio honetan Maria Alkatearekin eta Ander zinegotziarekin elkartu gara Udaletxeko pleno aretoan. Ikasturte oso bat eman dugu hainbat gai eta proiekturen inguruan lanean eta gaurkoan honen errepasoa eta balorazioa egin dugu.

Kirol proposamenak Arrasateko kaleetan
“Kirola herriko parke eta kaleetan" gaia aukeratu genuenetik hainbat ideia bururatu zaizkigu eta hauei buruzko ikerketatxoak ere egin ditugu.

Ikertzen, ikertzen
Arrasateko kaleetan kirola egitea sustatzeko ikerketa lanarekin jarraitu dugu oraingoan

Inkesta: Kirola Arrasateko kaleetan
Arrasatetarrei kirolarekin lotutako hainbat galdera egingo dizkizuegu

Arrasatek ur parkea bat izango du aurten Santa Barbaran
Proiektua otsailean prest egotea dago aurreikusita eta lanak apirilerako esleitzea, uda amaierarako parkea amaituta egon dadin.

Udalak Haurren kontseiluari eskatu dio ur parkearen diseinuan parte hartzeko
Udalak Santa Barbarako ahateen putzuan ur parke bat kokatzeko asmoa du eta haurrek parkearen diseinua erabakitzeko aukera izango dute.

Haurren Kontseiluaren Santa Barbara parke proiektua gauzatzeko proiektua martxan
Udal sailetako teknikariak eta arduradunak urratsak ematen ari dira umeen ikuspegia kontuan hartzen hasteko Arrasateko udal zerbitzu eta programa batzuetan

Haurren Kontseiluaren Santa Barbara parke proiektua gauzatzeko proiektua martxan
Udal sailetako teknikariak eta arduradunak urratsak ematen ari dira umeen ikuspegia kontuan hartzen hasteko Arrasateko udal zerbitzu eta programa batzuetan