Ate irekietan gurasoak gurekin parte hartzen animatu dira!

Kaixo Kaixo Okendotik! Ate irekietan pasta goxoak egin ditugu familia giroan!


Hilabeteko azken osteguna izanik, gaurkoan ate irekietan sukaldaritza saioa egitea erabaki dugu, Okendoko ludotekan. Horretarako, ludotekako haur baten ama animatu da kokozko pasta goxoak nola egiten diren irakastera. 

 

Behin osagai guztiak mahai gainean edukita, hauek nahasten aritu gara masa egiteko, prozesuaren pauso guztiak errespetatuz eta noski, errezetaren nondik norakoak ikasiz. Haur talde handi batek parte hartu du eta giro polita sortu da sukalde txokoko mahaiaren bueltan. Haurrak zein hezitzaileok ederki pasa dugu ludotekako amak erakutsitako prestutasunarekin, haur guztiak hartu baititugu kontuan gure pastak egiterako orduan.

 

Arratsalde bikaina pasa dugu sukaldatzen eta bukaeran borobil handi bat egin dugu kokozko pastak probatzeko. Oso goxoak irten zaizkigu pastak eta esperientzia hau errepikatzeko gogo handiz geratu gara guztiok.

bilal

AUPA OKENDOKO SUKALDARIAK ETA MILA ESKER AISHA!

Etxeko Ura: Kalitatea bai, aztarnarik ez

Etxeko Ura: Kalitatea bai, aztarnarik ez

2015/04/30

Datozen asteetan 500 ur pitxar inguru banatuko dira Debagoieneko jatetxe eta tabernatan bezeroek iturriko ura kontsumitzeko ohitura bereganatu dezaten. ETXEKO URA kanpainak Gipuzkoako jatetxeetan beirazko ur pitxarren erabilera zabaltzea du helburu, plastikozko ur botilek sortzen duten inpaktua gutxituz

Gehiago irakurri

Alkatearekin bioaniztasunari buruzko proposamenak aztertzen

Alkatearekin bioaniztasunari buruzko proposamenak aztertzen

2015/03/27

Ikasle eta irakasleak alkatearekin bildu ziren atzo, pasa den ikasturteko Eskola Agenda 21eko jarraipen bilera egiteko

Gehiago irakurri

Arrasaten tuperrarekin erostea ez da arraroa

Arrasaten tuperrarekin erostea ez da arraroa

2015/03/04

Erosketetan plastikozko poltsen erabilera murriztea izango da hurrengo erronka, geroz eta hondakin gutxiago sortu dezagun

Gehiago irakurri

Zer zuhaitz landatuko dugu Arbolapetan?

Zer zuhaitz landatuko dugu Arbolapetan?

2015/01/26

Udal web gunean eta BAZen bozka dezakezu nahiago duzun zuhaitz motaren alde, baina gogoratu: gaur da bozka emateko azken eguna!

Gehiago irakurri

Zer zuhaitz mota gurago duzu Arbolapetan landatzea?

Zer zuhaitz mota gurago duzu Arbolapetan landatzea?

2015/01/19

Udal web gunean bozka dezakezu nahiago duzun zuhaitz motaren alde, urtarrilaren 26a izango da horretarako azken eguna. BAZen ere eman daiteke bozka

Gehiago irakurri

Arbolapetan haritza, astigarra edo ezkia landatuko da

Arbolapetan haritza, astigarra edo ezkia landatuko da

2015/01/13

Herritarrek nahiago duten zuhaitz motaren aldeko bozka eman ahalko dute BAZen eta Udal webgunean, urtarrilaren 19tik 26ra bitarte (bi egunak barne).Aurreikusten dugu otsailaren 21ean landatzea zuhaitz berria

Gehiago irakurri

Euskal Herriko mintegietan hazitako zuhaitz landareen feria Arrasaten

Euskal Herriko mintegietan hazitako zuhaitz landareen feria Arrasaten

2014/02/06

Otsailaren 15ean Euskal Herriko sei zuhaitz mintegirik onenak etorriko dira Arrasateko baserritarren hileko 3. asteko azokara.

Gehiago irakurri