Kaixo Kaixo Okendotik! Ate irekietan pasta goxoak egin ditugu familia giroan!
Hilabeteko azken osteguna izanik, gaurkoan ate irekietan sukaldaritza saioa egitea erabaki dugu, Okendoko ludotekan. Horretarako, ludotekako haur baten ama animatu da kokozko pasta goxoak nola egiten diren irakastera.
Behin osagai guztiak mahai gainean edukita, hauek nahasten aritu gara masa egiteko, prozesuaren pauso guztiak errespetatuz eta noski, errezetaren nondik norakoak ikasiz. Haur talde handi batek parte hartu du eta giro polita sortu da sukalde txokoko mahaiaren bueltan. Haurrak zein hezitzaileok ederki pasa dugu ludotekako amak erakutsitako prestutasunarekin, haur guztiak hartu baititugu kontuan gure pastak egiterako orduan.
Arratsalde bikaina pasa dugu sukaldatzen eta bukaeran borobil handi bat egin dugu kokozko pastak probatzeko. Oso goxoak irten zaizkigu pastak eta esperientzia hau errepikatzeko gogo handiz geratu gara guztiok.
AUPA OKENDOKO SUKALDARIAK ETA MILA ESKER AISHA!

AURTEN ERE NEGUKO EKINTZA BEREZIEKIN GATOZ!
Urtero bezala, neguko oporretan ekintza bereziak egingo ditugu Ludotekan. Proposamen politak dira aisialdiaz gozatzko, anima zaitezte parte hartzera!

Udaberriko oporrak gaztegunean eta ludotekan
Opor hauetarako egitarau bereziak antolatu dira ludotekan (3-11 urtekoentzat) eta gaztegunean (12-17 urtekoentzat).

Familian Jolasean
0-8 urte arteko haurrei eta beren familiei zuzendutako ekimena da. Hitzordua, igandero, 17:00-19:00 Okendoko ludotekan.

Zumezko egitura Biterin!!
Ludoteken 30. urteurrena ospatzeko, zapatuan, abenduaren 15ean, goizeko 10:00etan Biteri plazako berdegunean izango da hitzordua.

Eman #LikeZiberEskubideei
Azaroaren 20a, Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Eskubideen Eguna dela baliatuta, Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kanpaina du, zibereskubideen eta ziberbetebeharren iguruan gazteak ohartarazteko.

Gipuzkoako ludotekak eta gaztetxokoak
Gipuzkoako Haurtxoko eta Gaztelekuen Sarearen aurkezpen bideoa.

Ekintza bereziak oporretan
Ludotekan eta Gaztegunean egitarau bereziak antolatu dira oporraldi honetarako.

Familian Jolasean
Igande arratsaldetan elkarrekin jolasteko gonbita egiten diegu 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiei.

Gabonak haur eta nerabeentzat
Ludotekak eta Gazte Txokoek antolatu dituzte gabonetan egingo diren ekintzak.

Udaberriko oporren egitaraua Ludotekan
Udaberriko oporretarako egitarau berezia egongo da ludoteketako zerbitzuetan.

Ate irekiak Ludoteketan
Martxoaren 30ean, eguenean ekintza bereziak egongo dira 3-12 urte arteko haurrentzat.