Kaixo Kaixo Okendotik! Ate irekietan pasta goxoak egin ditugu familia giroan!
Hilabeteko azken osteguna izanik, gaurkoan ate irekietan sukaldaritza saioa egitea erabaki dugu, Okendoko ludotekan. Horretarako, ludotekako haur baten ama animatu da kokozko pasta goxoak nola egiten diren irakastera.
Behin osagai guztiak mahai gainean edukita, hauek nahasten aritu gara masa egiteko, prozesuaren pauso guztiak errespetatuz eta noski, errezetaren nondik norakoak ikasiz. Haur talde handi batek parte hartu du eta giro polita sortu da sukalde txokoko mahaiaren bueltan. Haurrak zein hezitzaileok ederki pasa dugu ludotekako amak erakutsitako prestutasunarekin, haur guztiak hartu baititugu kontuan gure pastak egiterako orduan.
Arratsalde bikaina pasa dugu sukaldatzen eta bukaeran borobil handi bat egin dugu kokozko pastak probatzeko. Oso goxoak irten zaizkigu pastak eta esperientzia hau errepikatzeko gogo handiz geratu gara guztiok.
AUPA OKENDOKO SUKALDARIAK ETA MILA ESKER AISHA!

Arrasateko Udalak eta Ibai-Arte merkatarien elkarteak lankidetza hitzarmena izenpetu dute herriko saltokiak sustatzeko
• Udalak guztira ia 72.000 euroko dirulaguntza emango dio elkarteari lan lerro bi garatzeko, sustapena eta digitalizazioa.

Ortuko landara eta lore azoka berezia Seber Altube Plazan larunbatean, maiatzak 21
9:00etatik 14:00etara izango da. Azokarekin batera lorategi eta ortu bertikalak etxean egiteko tailerra antolatu da.

Kurtzetxikik (Larragainen) 100 abelburu hartuko ditu 2022an
• 2022an, Arrasateko 7 abeltzainek izango dute euren ganadua Larragainen, 2021ean bezala: 29 behi eta behor, eta 65 ardiko artaldea ibiliko dira bertako larrean.

Gabonetako Eskaparate Lehiaketan, Arrasateko Udalak antolatua, 28 establezimenduk hartuko dute parte
Abenduaren 19ra bitartean eman ahalko da bozka, udalaren eta Ibai-Arte merkatari elkartearen web orrietan. Parte hartuko duten establezimenduek pegatina bat daukate erakusleihoan QR kode batekin, zeinak bideratzen duen botoa emateko atarira.

Ibai-Arte merkatari elkarteak eta Arrasateko Udalak egitarau zabala antolatu dute Gabonetarako
Abenduaren 4tik 30era Arrasateko kale eta guneetan izango ditugu: jolas parkea, zirkua, blues kontzertuak, Zahara Galán abeslari arrasatearraren emanaldia eta ikuskizun artistikoak

Arrasateko Udalak Gabonetako Eskaparate Lehiaketa antolatu du eta estreinakoz lehen Leiho eta Balkoi Lehiaketa
Lehiaketan parte hartu nahi duten establezimenduek abenduaren 12a baino lehenago eman behar dute izena. Herritarren bozkatzeko egunak abenduaren 13tik 19ra bitartean izango dira.

‘Euskadi bono denda’ kanpaina martxan dago Arrasaten
Abian da Euskadi Bono Denda kanpaina, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bultzatuta, Arrasateko Udalaren babesarekin.

Urriaren 16ko Bertako Produktuen Azokan sagarra izango da protagonista
Azokako ekoizleak ere sagarra eta sagarrarekin egindako produktuak izango dituzte salgai. Zozketatuko dira ere sagar produktuekin osatutako 10 sask

Arrasatek bat egin du Singular Dendak ekimenaren edizio berriarekin
Gipuzkoako Merkatariak elkarteak deialdi berri bat ireki du balizko Singular Dendak berriak erakartzeko. Programa hori duela 8 urte sortu zen, eta dagoeneko 220 saltoki baino gehiagok dute bereizgarria, 18k Arrasaten.

Lokal hutsetan negozio berriak sustatzeko programaren bigarren edizioa abian da
Horren bitartez lokal hutsen erakusleihoetan merkataritza edo zerbitzu proiektuak irudikatuko dira, modu horretara, lokal horretan garatu daitezkeen negozio ereduak bistaratzeko

Vasco Navarro trenbideko bide berdearen sustapen tresna berriak sortu dira
Sustapen tresna berri horien beste erakargarritasun bat da digitalizazioa, bide berdearen ibilbide osoa 360º-ko irudietan eskaintzeko.

Uztailaren 17an txakolin eguna ospatuko da Arrasateko baserritarren merkatuan
Debagoieneko hiru txakolindegi izango dira bertan: Kataide (Arrasate), Belaskua (Oñati) eta Murgialdai (Oñati).

Hilaren hirugarren zapatuan (ekainaren 19an) zuzeneko showcooking saioa eskainiko da bertako produktuen azokan
Igor Ezpeleta sukaldaria, Arteaga landetxekoa, bertan izango da errezeta bi egiten, eta herritarrek aukera izango dute saioa zuzenean ikusteko, eta, jakina, ohi bezala, bertako produktuak erosteko ere bai.

Karapaixoa protagonista martxoaren 20an, 3. zapatuko azokan
Udal esku orri bat banatuko du karapaixoa zelan egin jakiteko, errezeten eta osagaien informazioarekin. Azokako bezeroen artean zozketatuko dira 12 karapaixo eta hileroko otarra

Arrasateko Udalak herriko ingurumen naturala mantentzeko duen konpromisoa berretsi du Larragain elkartearekin hitzarmena berrituz
Udalak eta Larragain elkarteak hitzarmena sinatu dute Kurtzetxiki mendia elkarlanean kudeatu eta finantzatzeko.

Udalak abian jarri proiektu berritzaile bat lokal hutsetan negozio berriak sustatzeko
11 lokalek hartuko dute parte. Negozio proiektuak panel batzuetan irudikatu dira, eta erakusleiho itxura eman. Modu horretan, erakusleihoan ikusi dezakegu lokal horretan zer jarduera garatu daitekeen, ideiak emate aldera merkataritzako proiektuak hasteko gogoarekin egon daitezkeen ekintzaileei.

Gabonetako erakusleihoetako sariak
Eman dira gabonetako erakusleihoetako sariak. Aurten sei sari izan dira.

Gabonetako argiak egubakoitzean, abenduak 4, isiotuko dira, eta Santamasetako erakusleiho lehiaketan izena emateko epea zabalik da jada
Lehiaketan parte hartzeko, establezimenduek izena eman beharko dute abenduaren 9a bitarte. Herritarrek bozka emateko epea: abenduaren 10etik 18ra arte. Berrikuntzekin dator: 4. sari bat emango da, eta “haur eta gazte”en saria sortu da.

Detox xaboi ikastaroa zapatuan, otsailak 15, Baserritarren Azokan
Dokoa da, eta tailerraren amaieran xaboia eramango du etxera partaide bakoitzak

Antoniñako istingan 220 arbola landatuko dira urtarrilaren 18ko Zuhaitz Eguna baliatuz
Bertan, paisaia lehen-eratze aldera, hezeguneetako espezieak landatuko dira: 50 haltz eta 170 sahats. Hitzordua 10:00etan ezarri da Musakolako Institutuko goiko eraikinean